Madrilgo aparejadoreek Observatorio 2020 ataria sortu dute

Behatokia sektorearen topagune gisa sortu da, estrategikotzat jotzen diren gaien arabera eta urtez urte Elkargoan oinarrizkotzat hartzen diren gaien arabera antolatutako lantaldeak elkartzeko eta hortik berrelikatu ahal izateko. Behatoki hori funtsezkoa da une honetan, ikusgarritasuna lortzeko eta sektorea osatzen duten agenteen (enpresa, profesional, erakunde, erabiltzaile eta abarren) ikerketen emaitzak biltzeko.

Behatokiaren helburua da praktikan egiteko moduko edo Administrazioek kontuan hartzeko moduko dokumentu, gomendio metodologiko eta proposamenak aztertzea eta zehaztea, eztabaida-tailer, hitzaldi, adituekiko solasaldi eta adostasuna bilatzeko ahaleginen bidez.

Sektorean aldaketa handiak ari dira gertatzen, eta gehiago ere gertatuko dira. Eraikuntza-prozesuan parte hartzen dugun guztiok gai izan behar dugu haietan era aktiboan parte hartzeko eta aldaketa horien aitzindari izateko.

Horregatik guztiagatik jarri da abian Observatorio 2020 Kanpoko esteka, eta, berarekin batera, sektorearentzat estrategikotzat jotzen diren gaiei buruzko batzordeak sortu dira. Gaiok Behatokira gehituz joango dira apurka-apurka.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2012/03/26

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzuak (web) and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *