Zerotik gertuko energia-kontsumoa duten bost eraikin erakusle eraikitzeko europar proiektua

Europa osoko enpresa, unibertsitate eta zentro teknologiko batzuetako 16 erakundek osatutako partzuergo bat ari da NEED4B New Energy Efficient Demonstration for Buildings proiektua garatzen. Proiektua Europako Batzordeak finantzatzen du I+Gko VII. Esparru Programaren azken deialdian.

NEED4B proiektuaren helburua da Europako zenbait hiritan bost eraikin “erakusle” eraikitzea, zerotik gertuko energia-kontsumoa lortzeko helburuarekin diseinatuta daudenak. 9,5 milioi euroko aurrekontua du, eta eraikin erakusleen eraikuntzarekin lotutako inbertsioa 200 milioi eurotik gorakoa da.

Eraikuntzaren sektorean eragiteko beharrak sorrarazi du NEED4B; izan ere, Europar Batasunean eraikuntza-sektoreak kontsumitzen du energia primarioaren % 40, eta berotegi-efektuko gasen isurketen % 36 eragiten du. Energia-testuinguru horretan onartu zen 2010ean 2010/31/EB Europar Direktiba, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzkoa. Direktiba horren arabera, eraikitzen diren eraikin berri guztiek zerotik gertuko energia-kontsumoa lortu beharko dute 2020tik aurrera. Eraikin publikoen kasuan, 2018tik aurrera bete beharko dute baldintza hori.

Bestalde, Europako Batzordeak Ekonomia Berreskuratzeko Europar Plana jarri zuen abian, erosketa-gaitasuna areagotzeko, hazkundea berraktibatzeko eta lanpostuak sortzeko. Planak helburu zehatzak ditu, eraikuntzaren sektoreak, krisiak hain gogor jo baitu eraikin energetikoki eraginkorrak eraiki ditzan. Orotara, 1.000 milioi euro inbertituko dira I+G proiektuetan, energia aurrezten eta emisioak murrizten lagunduko duten eraikuntza-teknologiak garatzeko.

Proiektua eta haren emaitzak ahalik eta gehiena hedatzeko, barreiadura-potentzial handia duten bost gune aukeratu dira, kontzientziazio- eta hedapen-kanpainak egiteko. Gainera, garatuko zen metodologia errepikatzeko modukoa izango zela ziurtatzeko, aurkeztutako proiektuek klima-eremu desberdinetakoak izan behar zuten, eta erabilera desberdinetakoak, metodologia edozein motatako eraikuntzetara esportatzeko modukoa izan dadin.

Diseinatutako eraikinen izaera eraginkorrak bi alderdi ditu. Batetik, energia-kontsumo elkartuak oso txikiak izango dira: jotzen da eraikuntza arrunt batekiko % 75 murriztera helduko dela energia-kontsumoa. Bestetik, energia-eraginkortasuneko eta energia berriztagarriak txertatzeko neurriei esker, erakusleek % 85 murriztuko dute berotegi-efektuko gasen emisioak.

Guztira, 27.000 m2 eraikiko dira. Hauek dira proiektu hautatuak:

  1. Barruti ekologiko bat Mons-en, Belgikan.
  2. Bulego-eraikin bat Bergamon, Italian.
  3. Etxebizitza familiabakarrak Kungsbackan eta Böras-en, Suedian.
  4. Ikasle-egoitza bat Istanbulen, Turkian.
  5. CIRCE II eraikina, Zaragozako erakuslea.

CIRCE II eraikina, Zaragozako erakuslea

Informazio gehiago hemen: Circe (Centro de Investigación de Recursos y Consumos Energéticos) Kanpoko esteka eta berriaren iturrian.

Eraikalen aipatu ditugun antzeko beste proiektu/ekimen batzuk:

  • GreenBuilding Kanpoko esteka Europar Batasunak sustatzen duen programa boluntario bat da. Helburutzat du, energia aurrezteko neurriak ezarriz edo energia berriztagarriak erabiliz, bizitegikoak ez diren eraikinetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko moduak sustatzea. Programan parte hartu ahal izateko, energia-auditoria bat egin behar da eta ezarriko diren neurriak eta espero den aurrezkia zehaztuko dituen jarduera-plan bat garatu behar da. Ondoren, Europako Batzordearen eta programaren kudeaketaz arduratzen den erakunde nazionalaren onespena jaso behar da. Espainiaren kasuan, Rovira y Virgili Unibertsitatea da erakunde arduraduna. Programan sartzen den hamaseigarren bazkide espainola da Compact Habit. 2010eko urriaren berrian “Compact Habit-ek Gironan eraikitako unibertsitate-etxebizitzak Europako GreenBuilding programaren barruan sartu dituzte” Kanpoko esteka ekimen hau aipatzen zen.
  • Espainiako energia-eraginkortasuneko proiektuen adibideak Kanpoko esteka. Proiektu hauek Iurbana webguean Kanpoko esteka aurki daitezke. Webgune horren helburuetako bat da energia-eraginkortasuneko proiektuak hedatzea, eta, beraz, hedapenerako kolaboratzaileak lortu nahi dituzte.
  • Energia-eraginkortasuneko proiektuen Lituaniako adibideak Kanpoko esteka Housing and Urban Development Agency-ren Energy Efficiency Housing Pilot Project (EEHPP) ekimenekoa.
  • Construction21 proiektua Kanpoko esteka Europako ekimen bat da, eta haren helburua da eraikuntza jasangarria sustatzea Europan, energia-eraginkortasunari eta CO2-emisioei buruzko europar helburuak lortzeko, aditu-sare baten lankidetzaren bidez. Europar plataforma hori sei plataforma nazionaletara lotuta dago (Espainia, Frantzia, Lituania, Italia, Alemania eta Errumania), eta aldi berean jarriko da abian herrialde eta hizkuntza bakoitzean. Haren ataletako bat azterketa-kasuena Kanpoko esteka da.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/03/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *