Bizkaiko eraikuntza- eta sustapen-sektoreari buruzko Ascobi 2011 txostena

Txostenaren azala

Datu nagusiak:

  • Obra publikoaren lizitazioari dagokionez, datuen arabera, Bizkaian igoera txiki bat izan du jarduerak, % 9koa. Hala, 2011n 1.025 milioi eurora iritsi da (2010ean, 940 milioi izan ziren). Portaera bestelakoa da EAE osoa hartuz gero, aurreko urteko bolumenen zifrak asko murriztu baitira: 1.954 milioi 2011n, eta 4.057 milioi 2010ean.
  • Etxebizitzen eraikuntza-jarduera Bizkaian. Etxebizitza berrien ekoizpenak txikia izaten jarraitzen du; dena dela, martxan jarritako etxebizitzen eraikuntzak % 93 egin du gora 2011n, aurreko bi urteetan minimo historikoetara iritsi ondoren. 2011n, 4.446 etxebizitzaren eraikuntza jarri zen martxan; 2010ean, berriz, 2.289. Hasitako eraikuntza horietatik 2.335 etxebizitza libreak dira, eta 2.111 etxebizitza babestuak.
  • Eraikuntzaren sektoreko lan-merkatua: Bizkaian, 2011n, 36.600 lagun ari ziren lanean eraikuntzaren alorrean. 2010etik, % 13,5eko beherakada izan zen (2010ean, 42.300 lagun ari ziren). Bizkaian lanean ari den biztanle-kopuruak % 2,2 egin du behera urte batetik bestera, eta eraikuntzaren sektorea, oraindik ere, enplegu-galera handia izaten ari da beste sektoreekin alderatuta.

Reed Business Information RBISek Ascobirekin lankidetzan egindako txostena.

Txosten osoa Ascobiren webgunean Kanpoko esteka dago eskuragarri.

Eraikalen, merkatuak 2012an Europan zein Espainian izan duen bilakaerari buruzko txostenak jaso dira:

Iturria: Eraikune Kanpoko esteka, 2012/03/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *