“Hirugarrenak Txinako energia-eraikuntzaren kodearen aplikazioan” dokumentua, ingelesez

Dokumentuaren azala

Azken urteotan, Txinak 1,6-2 milioi metro karratu eraiki ditu urtean etxebizitza eta merkataritza-eraikinetarako. Beraz, eraikuntza berriaren munduko merkaturik handiena da. Txinan, eraikuntzan energia-kodeak aplikatzea erronka handitzat jo izan da beti. Hala ere, azken urteotan, ezohiko gorakada izan du 2005az geroztiko betetze-mailan.

“Txinak energia-alorreko eraikuntza-kodeen tasa hobetu du, eta bost urte bakarrik behar izan ditu”; idatzi du Shui Binek Global Buildings Performance Network-ek (GBPN, eraikinen errendimenduko mundu-sarea) eta American Council for an Energy-Efficient Economy-k (ACEEE, energia aldetik eraginkorra den ekonomiarako amerikar kontseilua) argitaratutako txosten batean. Dokumentuaren izenburua: Third Parties in the Implementation of Building Energy Codes in China Kanpoko esteka (Hirugarrenak Txinako energia-alorreko eraikuntza-kodeen aplikazioan). Txostenean, hirugarren enpresa deritze garapen-enpresekiko edo erakunde erregulatzaileekiko loturarik ez duten baina energiaren alorreko eraikuntza-kodeak betetzea bermatzeko prozesuan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenei.

“Hauek dira hobekuntza handi horren oinarriak: gobernuaren laguntza handia arautze-lanean, alderdi interesatu garrantzitsuenen ardurei eta ez betetzeagatiko zigorrei buruzko arau argiak eta ikuskatze-programa nazional eraginkorra”, adierazi du Shui doktoreak, dokumentuaren egileak.

2005ean, Txinako gobernuak zenbait politika eta proiektu nazional jarri zituen martxan, energiaren alorreko eraikuntza-kodeen aplikazioa sustatzeko. Eraikinen eraginkortasun energetikoaren urteko ikuskapen nazionalaren arabera (lau megahiri, probintziako 30 hiriburuetako gehienak eta probintzia bakoitzean ausaz hautatutako bi hiri), hiri handi eta enpresa ertainetako betetze-mailek gora egin dute: 2005ean % 53 (diseinu-etapa) eta % 21 (eraikuntza-etapa) izatetik 2010ean % 99,5 eta % 95,4 izatera, hurrenez hurren.

Txinan, energiaren kodea betetzat ematen da, baldin eta eraikuntzako energia-kodeen nahitaezko puntuak betetzen badira diseinu-etapan eta eraikuntza-etapan. Emandako betetze-tasek ez dituzte kontuan hartzen hiri txikiak eta nekazaritza-inguruak. Eraikuntza alorreko nazioarteko aditu batzuek diote betetzearen definizioa hobetu egin behar dela. Hala ere, betetze-mailek bilakaera ona izan dute 2005 eta 2010 bitartean, parte hartu duten eragile guztiek ondo funtzionatu baitute. Faktore hauek bultzatu dute Txinaren arrakasta: arauaren babes handia; erakunde ugarik bat egitea betetzeko ahaleginean, hirugarrenen enplegu eta kudeaketa gardena (5.500 enpresak zuten 2009an eraikuntza-alorreko ikuskapeneko ziurtagiria), eta betetzen ez den kasuetarako zigor argiak.

Txinako energia-kodearen betetze-maila hobetzen jarraitzeko, lizitazio-prozesuak ustelkeriaren aurkako babes handiagoa behar du, Shui doktorearen arabera. Horrez gain, eraikuntza-alorreko langileen heziketa eta trebakuntza ere landu litezke. Horrez gain, eraikuntza-kodeen eta tekniken betebeharrei buruzko informazioak hedapen handiagoa izan behar luke.

Iturria: Esefinciencia Kanpoko esteka, 2012/03/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *