Kautxua teilatu berdeen drainatzea eta isolamendua optimizatzeko

Lleidako Unibertsitateko (UdL) ikertzaileek eraikinen teilatuetako estalki berde deritzenak hobetzea lortu dute, kostua eta ingurumen-inpaktua murriztuta.

Honelakoa da sistema: landare-estalkietan drainatze-sistema gisa erabiltzen den hartxintxar bolkanikozko geruzaren partez, kautxuzko txirbilezko geruza erabiltzen du, estalkiaren energia aurrezteko ezaugarriak ia batere aldatu gabe. Gabriel Pérez UdLko Eraikuntza Ingeniaritzako irakasleak koordinatu du GREA Innovación Concurrente Kanpoko esteka taldeko sei kideren lana. Applied Energy Kanpoko esteka aldizkarian argitaratu da lan hori.

Ikerketaren emaitzek kautxu birziklatuaren aukera jarri dute mahai gainean; aukera horri esker, harri bolkanikoen eraldatze-prozesutik eratorritako energia-kostuak saihesten dira. UdLko ikerketa-taldeak material horrek isolatzaile termiko gisa dituen aukerak aztertu ditu GREAk Puigverd de Lleidan duen estazio esperimentalean. Horretarako, Maialseko GMN, Gestión Medioambiental de Neumáticos SL, enpresaren lankidetza izan du. Kautxuz estalitako gelaren barnealdean tenperaturari egonkor eusteko, ohiko sistemarekiko % 7,7 handitzen da energia-kontsumoa, baina ez du inolako ingurumen-kosturik. Ohiko sistemak, ordea, kostua du, material igneoa erauzi eta eraldatu egin behar delako.

Ikerketa-lanaren emaitzek erakutsi dute kautxua bideragarria dela erabilera horietarako, errepideen eraikuntzan drainatze-elementu gisa bideragarria den bezalaxe. Une honetan, materialak isolatzaile akustiko gisa dituen aukerak aztertzen ari dira.

Eraikalen Teilatu berdeen Etorkizuna Kanpoko esteka berria jaso da, merkatu berri honek izan dezakeen bilakaerari buruzkoa.

Iturria: Ecohabitar Kanpoko esteka, 2012/03/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *