Beira ijeztu fotovoltaikoa

Martín Ferrero arkitektoak denbora asko darama beira ijeztu fotovoltaikoaren aplikazioa ikertzen. Silizio amorfozko xafla mehe bat erabiliz, integrazio osoa egiten du sistema horrek, eta modulu hexagonaletatik abiatuta gainazal okerrak sortzeko gaitasuna du.

Silizio amorfoaren xafla meheak dituen beira tenplatua besterik ez da beira fotovoltaikoa; laser bidez, haren unitate bakoitza osatzen duten zelulak diseinatzea eta elkarrekin konektatzea lortzen da. Kristal-silizioak BIPV (building integrated photovoltaic) sistema gisa erabiltzen denean eragiten dituen eragozpenetako asko konpondu ditu silizio amorfo hidrogenatuak. Metodo hori honela osatua da: egitura-geruza bat, muntaia-geruza bat eta kapa aktiboa, beira fotovoltaikoa duena (opakua edo zeharrargia izan daiteke).

Beherago erantsi dugun bideoan, futbol-zelai batean aplikatuta ikuste dira eguzki-gainazal horiek. Dena dela, baliagarriak izan litezke ibilgailu elektrikoen aparkaleku eta kargatze-guneetarako, estalkietarako… Gortina-horma eta etxaurre aireztatuetan erabiltzeko sistemak ere lantze bidean daude.

Informazio gehiago, Martín Ferreroren behance Kanpoko esteka webgunean.

Eraikalen, “Erresuma Batuko enpresa baten eguzki-leihoak 2013an irits litezke merkatura” Kanpoko esteka berria jaso dugu. Berri horretan, leiho eta beira fotovoltaikoen laburpena egiten da. Produktu horietako batzuk merkatuan daude jada.

Iturria: IS Arquitectura bloga Kanpoko esteka, 2012/04/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *