Erresuma Batuko enpresa baten eguzki-leihoak 2013an irits litezke merkatura

Oxford Photovoltaics enpresa (Oxford PV Kanpoko esteka ere deitua) Oxfordeko Unibertsitatetik sortu zen, 2010 amaieran. Bere teknologia watteko 35 dolar-zentimotan jarri nahi du (prezio merkea da), eta 2013aren bigarren erdian merkaturatzeko asmoa du.

Energia sortzen duten leihoak?
Egiaz da posible leihoetatik sartzen den eguzki-argiarekin energia sortzea? Hau da erantzuna: Posible da, noski! Egiten da jada. Orain, kontua da kostu txikiagoan egitea lortzea.

Oxford PVk tindatutako film meheko eguzki-zelulak eta beira-substratuak konbinatzen ditu bere teknologian. Konbinazio horren ondorio gisa, kristal tindatuak lortzen dira, eta hori bera eguzki-energia sortzeko sistema bat da.

“Oxido metalikoak, tinduak, plastikoak eta polimeroak zuzenean beiran serigrafiatzen ditugu”, azaldu zuen Kevin Arthurrek, Oxford PVren zuzendari exekutiboak. “Argiak erreakzionatu egiten du tinduarekin, eta bi terminal horien bidez jasotzen den korrontea sortzen du, bateria estandar batek egingo lukeen bezalaxe”.

Beira polarizatuak kolore askotakoak edo opakuak izan daitezke.

Oxford PVren hurrengo pausoak
“Teknologia ondo garatu da laborategian, eta Arthur San Franciscon da, arrisku-kapitala 3,5 milioi libera igotzeko ekoizpen-lerro pilotu bat garatzeko”.

“Zelula-prototipo txikiak ditugu, 10 cm x 10 cm-koak, baina eskala handiko ekoizpen-lerro pilotu bat egin nahi dugu, 2 m x 3 m-ko panelak egingo dituena”, esan zuen Arthurrek. Horrez gain, merkataritza-ekoizpenerako planifikazioaren berri eman zuen: finantziazio-erronda 2012a amaitu aurretik amaituko dute, eta 2013ko hirugarren hiruhilekoan hasiko dute beirazko eguzki-panelen merkataritza-ekoizpena.

Eguzki-leihoen abantailak
“Kostu aldetik, abantaila ugari dituzte film meheko eguzki-teknologiekin alderatuta”, adierazi zuen Arthurrek. “Metodoaren oinarria serigrafia denez, ohiko eguzki-filmen aldean, ekoizpen-kostuak oso txikiak dira, eta materialen kostua ere txikitzen ari da”.

Eguzki-leihoaren potentziala
Gaur egun, Oxford Pvren eguzki-leiho fotovoltaikoak % 6ko eraginkortasuneko elektrizitate-ekoizpena lortzen du, baina, ereduek erakutsi dutenez, lor liteke % 20ra iristea ere. Eta, honetan ere, abantaila nagusia da kostu totalak txikiagoak direla, eta beira erabiltzen dela eraikuntza-material gisa.

“Arkitektoen zifrek erakusten dutenez, merkataritza-eraikin moderno askoren azaleraren % 60 beirazkoa da”, esan zuen Arthurrek. “Eguzki-beirak Texasko 700 metroko etxe orratz batean izango lukeen eraginaren proba egin dugu, eta ikusi dugu egunean 5,3 MWh sortzera irits litekeela”.

Eraikalen, antzeko produktuei buruzko zenbait berri jaso dira:

Eguzki-leihoen fabrikatzaile gehiago dago:

Iturria: Clean Technica Kanpoko esteka, 2012/03/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa berriak, Merkatua, Produktu berriak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *