Eraikinen mundu mailako stocka

Merkataritza- eta bizitegi-eraikinak, herrialdearen eta eraikin-motaren arabera.

Datu gutxik deskribatzen dute eraikuntzaren mundu mailako aztarnaren tamaina eta izaera. Herrialde batzuek (AEBk kasu) inkestak egiten dituzte, maiztasun jakin batekin, beren stockeko bizitegi-, merkataritza- eta/edo industria-eraikinen energia-kontsumoari buruzkoak. Beste herrialde batzuek, berriz, zenbait motatako eraikinen eraikuntza-jarduera erregistratzen dute, eta eraikuntza-lanen hasiera, proiektuaren oniritzia edo eraikuntza-lanen amaiera erabiltzen dute neurketarako. Hala ere, hutsuneak daude jasotzen diren eraikin-motei eta datuen urteei dagokienez, eta herrialde bakoitzaren datuak oso desberdinak izan daitezke stock osoaren aurreikuspenekin alderatuta.

Higiezin-parkeek mundu mailan 2011tik 2021era izango duten tamainari eta hazkundeari buruzko datuak eta aurreikuspenak ematen ditu Pike Researchen txostenak. Halaber, etxebizitzen bultzatzaile eta joera nagusien deskribapen kualitatiboa egiten du. Datuek zortzi motatako merkataritza-eraikinak (bulegoak, dendak, hezkuntzakoak, osasunekoak, hotelak eta jatetxeak, erakundeetakoak, muntaketakoak, biltegiak eta garraiokoak) eta bi motatako bizitegi-eraikuntzak (familia bakarreko eraikin independenteak eta unitate ugariko bizitegiak) jasotzen dituzte, mundu osoko zazpi lurraldetakoak.

Txostenak 6.500 dolarreko kostua izan du.

Iturria: Pike Research Kanpoko esteka, 2012/04/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *