Xurgatze bidez kea detektatzeko sistemen kode praktikoa

Xurgatze bidez kea detektatzeko (XKD) Tecnifuego-Aespiren lantaldeak xurgatze bidez kea detektatzeko sistemak diseinatzeko, instalatzeko eta haien mantentze-lanak egiteko lagungarri izango den dokumentu bat egin du: “Kode praktikoa: xurgatze bidez kea detektatzeko sistemak (diseinua, instalazioa, martxan jartzea eta mantentze-lanak)”.

Dokumentu horretan, XKD instalazio baten bizitzaren prozesu guztia jasotzen da: teknologia hori aplikazio jakin batean erabiltzeko aukera aztertzetik hasi, eta instalatu, martxan jarri eta haren mantentze-lanak egin arte. Barne hartzen ditu, halaber, diseinuaren kalkuluak, etapa bakoitzeko arduren definizioa eta eskatutako prestazioak betetzen direla egiaztatzeko egin beharreko probak.

Horrez gain, sistemak izan ditzakeen prestazioak, haren kategoria, egitura eta laginketa-gailuak definitu eta sailkatu dira. Hala, errazagoa da instalazio-mota bakoitza, zati, elementu eta parametro bakoitza definitzea, eta komunikazio hobea izango dute solaskideek (jabeek, ingeniariek, instalatzaileek eta mantentze-lanetako langileek).

Kontuan izanik teknologia etengabe garatzen ari dela, materialen eta aplikazioen alorrean nobedadeak izan daitezkeela eta Europako beste elkarte batzuk beren dokumentu baliokideak egiten ari direla, Tecnifuego-Aespiko Detekzio Batzordeak maiz berrikusiko du kode praktikoa. Bien bitartean, dokumentu interesgarri hori eta foro bat aurkeztu dira, gero eta zabalduago dagoen detekzio-teknologia hori garatzen jarraitzeko.

Kode Praktikoa: xurgatze bidez kea detektatzeko sistemak (diseinua, instalazioa, martxan jartzea eta mantentze-lanak) Tecnifuego-Aespin dago eskuragarri (tel.: 91 436 14 19 eta info@tecnifuego-aespi.org).

Iturria: Tecnifuego-Aespi Kanpoko esteka, 2012/03/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *