Aenorren N Marka, Sustapen Ministerioak kalitate-ezaugarri gisa aitortutako lehen ziurtagiria

Sustapen Ministerioko Arkitektura eta Etxebizitza Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) Kalitate Ezaugarrien Erregistro Orokorrean sartu du Aenorren N Marka Kanpoko esteka.

Sustapen Ministerioaren eskakizun berrien arabera erregistro horretan sartzea lortu duen lehen ziurtagiria da. Eskakizun horiek xedatzen dute produktuek Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) egiaztatutako ziurtapen-eskemak izan behar dituztela.

Anenorrek jakinarazpen baten bitartez aditzera eman duenez, N Marka Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) Erregistro Orokorrean erregistratuta, Sustapen Ministerioak “Kodearen oinarrizko eskakizunak betetzen direla frogatzen duen tresna” gisa aitortzen ditu enpresaren ziurtagiriak.

Eraikuntzaren Kode Teknikoaren Erregistro Orokorrean Kanpoko esteka web-orritik sar daiteke.

N Markak Anenorrek ziurtatutako produktuak identifikatzen ditu, eta produktu horiek arau teknikoetan xedatutako kalitate- eta segurtasun-eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen du.

Iturria: Terra Noticias Kanpoko esteka, 2012/04/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zigiluak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *