Txostena, ingelesez: “Europa zaharberritzen: EBren estrategia bat, eraikinak zaharberritzean oinarrituta energia-eraginkortasuna lortzeko eta klima babesteko”

Honako hau da dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Refurbishing Europe: An EU strategy for energy efficiency and climate action led by building refurbishment.

Build with CaRe-k (kontuz eraikitzea) argitaratutako txostena da, eta EBren helburu berri bat proposatzen du: 2050ean energia primarioaren eskaera ehuneko 40 murriztea. Gaur egungo helburua 2020rako energia-eraginkortasuna ehuneko 20 hobetzea da, baina EB helburu horren erdia soilik lortzeko bidean dago. Txostenaren ondorioa da eraikin berrien eta zaharren energia-eraginkortasuna erabat hobetzea funtsezkoa dela berotegi-efektuko gasen munduko isuriak murrizteko, eta Europak izan beharko luke horretan aitzindari. Txostenean nabarmendutako puntu nagusiak:

  • Energia-eraginkortasuna erabat hobetuz lortutako eskaera murrizketak posible egingo du energia-hornidura garbi eta ikatzik gabea lortzea.
  • Europar Batasunak erakutsi behar du aurrena hori lor daitekeela.
  • Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea da eskaera murrizteko funtsezko urratsa.
  • Passivhaus araua Europaren ekarpen bat da, eta energia-kontsumoa jaitsaraz dezake.
  • Eskaera murrizteko potentziala oso handia zen, eta horregatik egin zen eraikuntza berrietarako eta lehengo eraikinak birgaitzeko Passivhaus araua.
  • Build with CaRe-k erakutsi du prozesu hori gauzatzeko ezagutza badagoela Europan.
  • Onura handiak lor litezke nazioaz haraindiko hezkuntzarekin eta hedapenarekin.
  • Energia-kontsumo txikiko eraikinak lortzeko EBko eraikinak sakon berritzean zentratzea izan liteke klima-aldaketari aurre egiteko ekintza nagusia.
  • Enpleguan, trebakuntzan, lehiakortasunean, osasunean eta ongizatean ere hainbat eta hainbat onura ekarriko ditu.

Laburpen betearazlea eta txosten osoa albistearen iturritik deskarga daitezke.

Build with CaRe nazioarteko proiektu bat da, Ipar Itsasoko eskualdean eta EB osoan eraikuntzan energia gutxiago erabiltzeko korronte nagusiarekin lankidetzan aritzeko helburua duena. Build with CaRe partzialki finantzatu dute Ipar Itsasoko Eskualdeko Interreg IVB Programak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak. Proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko, haien web-orria Kanpoko esteka bisitatu.

Eraikalen berri batean, Etxebizitza jasangarriak Araban Kanpoko esteka, Passivhaus ziurtagiria aipatzen da.

Eraikalen berri batean, Bi txostenek baieztatzen dute energia erabiltzen jakiteak milaka lanpostu sor ditzakeela AEBn Kanpoko esteka, birgaitze energetikoaren sustapenaren bidez enplegua eta jarduera sortzeari buruzko berri ugari laburbildu dira.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/04/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *