Artikulua, ingelesez: Eraikinen energia-eraginkortasuna sustatzeko finantza-instrumentu batzuen balorazioa azken erabiltzailearen ikuspegitik

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Policy instruments to promote building energy efficiency from an end-user point of view.

Dokumentu honetan, Suediako etxebizitzetan energia-eraginkortasuna sustatzeko erabilitako finantza-tresnen eraginkortasunari buruz etxebizitzen jabeek eta etxebizitza-kooperatiben elkarteetako presidenteek dituzten iritziak jasotzen dira. Azterketa hori egiteko, inkesta bat egin zitzaien Jämtland eta Västernorrland konderrietako 575 etxe-jaberi (2009) eta Suediako etxebizitza-kooperatiben elkarteetako 671 presidenteri (2010). Jabeen % 80 eta presidenteen % 70 inguruk dio inbertsioak egiteko diru-laguntzak eta kenkari fiskalak zirela neurri eraginkorrenak eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea sustatzeko. Energia-zerga, CO2-aren zerga, politika arautzailea eta informazioa emateko politika eraginkortzat hartzen dituzte inkestari erantzun dietenek, baina aurreko aukerek baino askoz erantzun gutxiago jaso dituzte.

Albistearen iturrian irakur daiteke dokumentua.

Energia-eraginkortasunerako proiektuen finantzaketa puntu giltzarri bat da proiektu horiek sustatzeko; horiek horrela, finantzaketa-tresnei buruzko albiste Kanpoko esteka asko jaso dira Eraikalen.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/04/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *