Eraikuntza-obretako arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko gida teknikoa

Eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen 1997ko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren (92/57/EE Direktibaren transposizioa) azken xedapenetako lehenengoak gida tekniko ez lotesle bat egiteko agintzen dio Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalari, Errege Dekretua ezartzen laguntzeko.

2003aren amaieran, Gida Teknikoaren lehen edizioa egin zen, aginduari jarraiki. Gaur arte, eraikuntzaren sektorearekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten xedapen ugari onartu dira. Horrez gainera, eraikuntzaren sektorean arautegia aplikatzeak gai horri buruzko nazioko eta Europako hainbat epai ekarri ditu. Horiek horrela, Gida Teknikoa eguneratu behar izan da.

Gidak hiru atal bereizi ditu:

  • Lehenengoak izaera juridikoa du funtsean, eta artikuluak, aldi baterako xedapenak, xedapen indargabetzaileak eta azken xedapenak jasotzen ditu.
  • Bigarren atala teknikoa da nagusiki, eta Errege Dekretuaren eranskinetan jasotako atalak garatzen dira han.
  • Hirugarren atalean, berriz, eranskinetan garatzen dira azalpen tekniko sakonagoa behar duten atalak.

Gida albistearen iturrian lor daiteke.

Iturria: Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionala Kanpoko esteka, 2012/04/17.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *