Biomimetika arkitekturan

Dokumentuaren azala

Michael Pawlynek arkitekturan biomimetikaren ikuspegiak duen funtzioari buruzko liburu bat argitaratu zuen 2011ko irailean. Biomimetika edo biomimetismoa da zientzia bat natura inspirazio-iturritzat eta teknologia berritzaile berritzat aztertzen duena naturak jada ebatzi dituen giza arazoak ebazteko, eta natura antzeratzen duten edo naturan inspiratzen diren sistemen (mekanika), prozesuen (kimika) eta elementuen ereduak erabiltzen dira horretarako.

Michael Pawlyn-ek bere arkitektura-estudioa du, exploration architecture Kanpoko esteka, eta halako lanak egiten ditu han.

TED solasaldian Kanpoko esteka, etorkizun jasangarriagoa lortzeko biomimetikaren analisien tresnak erabiltzeko bere estudioan baliatzen dituen printzipio batzuk aurkezten ditu. Solasaldia ingelesez dagoen arren, azpitituluak gaztelaniaz jartzeko aukera ematen du. TED Teknologia, Entretenimendua, Diseinua “zabaltzeko moduko ideietan” jarduten duen erakunde bat da. TED oso ezaguna da urteko biltzarragatik (TED Conference) eta solasaldiengatik (TED Talks). Solasaldi horiek gai ugari lantzen dituzte: zientzia, artea eta diseinua, politika, hezkuntza, kultura, negozioak, gai globalak, teknologia eta garapena, eta entretenimendua.

Eraikalen, ideia horiekin lotuta, Gunter Pauliri buruzko bi albiste argitaratu dira. Gunter Pauli The Blue Economy liburuaren egilea da, eta haren ideiak (ideia bat 2020rako 100 milioi lanpostu sortzea da) The Blue Economy Kanpoko esteka webgunean jaso dira:

Iturria: Ateneo Naider Kanpoko esteka, 2012/03/01, Wired.co.uk webgunean Kanpoko estekaoinarritua, 2012/02/22.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *