Txostena ingelesez: “Azpiegitura globalen aukera handia. Gogobetetze globalari buruzko inkesta, 2012”

KPGMren txostenaren jatorrizko izenburua: «The great global infrastructure opportunity – Global Construction Survey 2012«.

Azken hiru urteetan, zalantza nagusitu da ingeniaritza- eta eraikuntza-industrian. Hala ere, etengabea da energiaren eta azpiegituraren eskaera, forma guztietan, eta horrek ekarri du ingeniaritza- eta eraikuntza-sektoreko ia eragile guztiek ikuspegia aldatzea.

Ingeniaritza- eta eraikuntza-enpresak aldatzen ari dira, azpiegituren eskaera gero eta handiagoari erantzuteko, eta ingeniaritzako hornitzaile tradizionalak eta kontratistak, oro har, urrats handiak ematen ari dira, eta ezagutza espezializatuko enpresak dibertsifikatuagoak dira. Kontratu berriak lortu ahal izateko, gero eta beharrezkoagoa da esperientzia egokia izatea; horiek horrela, baliabide kalifikatuen lehia are gehiago biziagotuko da, eta esperientzia hori eskuratzeko aukerak ere gora egingo du ziur asko. Azpiegitura-proiektu berri gehienak eskala handikoak dira; bereziki, gorantz egiten ari diren merkatuetan, hala nola Indian, Txinan eta Brasilen. Hala, neurri eta helmen globalak ere inportatzen dira.

Munduko industriako eragileek konplexutasun handiko ingurunea dute aurrean, alderdi politiko, komertzial, arautzaile eta gobernu-alderdiak tarteko, eta arriskuak kudeatzeko duten gaitasuna proban jarriko du horrek. Megaproiektuen marjinetan eragin handia izan lezake aurreikusitako epeak atzeratzeak; batzuetan, bezeroek sustatzen dituzte, eta beste batzuetan, autoezarriak dira.

Txostena albistearen iturrian deskarga daiteke.

José Antonio Romeroren bloga Kanpoko esteka asko erabili zen Eraikalen higiezinen eta azpiegituren joerei buruzko txostenak aurkitzeko.

Iturria: José Antonio Romeroren bloga Kanpoko esteka, 2012/04/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *