Community Planning sarea (komunitateek plangintza egiten parte hartzea)

CommunityPlanning.net Kanpoko esteka baliabideen eta jardunbide egokien datu-base bat da. Elkarri lotutako sarrera asko dituen datu-base gisa funtzionatzen du webguneak; sarrera horiek kategoriaka ikus daitezke ezkerreko menuan.

Atalik interesgarrienetako batzuk:

  • Printzipioak. Webgunearen atalik errazenetako bat da. Komunitateekin plangintza egiteko lanari lotuta dauden printzipioen zerrenda luze bat biltzen du.
  • Metodoak. Ez daude bi testuinguru berdin, ezta bi proiektu berdin ere; alegia, egoeraren araberako ikuspegi egokia behar izaten da beti. Dena den, horrek ez du esan nahi beti hutsetik hasi behar denik, aurreko esperientziari jaramon egin gabe, alderantzizkoa baizik. Atal honetan, hainbat metodo eta teknika ezagun eta eraginkor daude, proiektu bat egiteko osagai gisa erabil daitezkeenak. Deskribapen-fitxa bakoitzean, bigarren fitxa batean, informazio gehiago dago, honela sailkatuta: aholkuak, kostuak, material-laginak, checklistak eta aipu edo esaldi iradokitzaileak.
  • Agertokiak. Abiapuntu egokia dira proiektuak martxan jartzeko. “Tipo” orokor batetik abiatuta (hala nola bizitoki bat, parte hartzeko hirigintza-plan bat, edo hirigune bat leheneratzeko proiektu bat), deskribapena, prozesu tipoaren denbora-lerroa eta agertoki horrekin lotutako metodo-sorta bat biltzen dituen fitxa batera heltzen da. Handik abiatuta, prozesuaren gure bertsioa eraikitzeko interesatzen zaizkigun baliabideak ikertzen, konparatzen eta hautatzen jarraitu dezakegu.
  • Erreminta-kaxa. Hainbat dokumentu —hala nola formularioak, egiaztatze-zerrendak eta egutegi-txantiloiak— daude atal honetan, baita edozein prozesutan zuzenean erabil daitezkeen beste elementu batzuk ere. PDF formatuan eta jatorrizko formatu editagarrian daude; beraz, alda daitezke, eta norberarentzako bertsio bat egin.
  • Aukerak. Plangintza sortzailea sustatzeko asmoz, bizi-ingurune hobeak lortzeko «komunitateek egin ditzaketen gauzak» iradokitzeko atal bat dago webgunean. Komunitate baten ezaugarriak hobetzen laguntzen duten ekintzak, proiektuak eta ekitaldiak biltzen ditu; tartean, energiari lotutako irtenbideak eta objektu eta baliabideak partekatzeko moduak.
  • Glosarioa. Gai baten inguruko ezagutza biltzea xede duen datu-base bat izanik, ezin da falta izan glosarioa. Xehetasun erabilgarri on bat: glosarioko termino bakoitzak zenbait etiketa ditu, webguneko beste kategoria batzuekin lotzeko. Horrela, termino orokor batetik abiatu, eta berehala jar daiteke testuinguruan, printzipioak, metodoak, kasu-azterketak, agertokiak, proiektuak, kontratuak eta beste zenbat alderdi ikusita.

Iturria: Ecosistema Urbano Kanpoko esteka, 2012/04/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzuak (web) and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *