Eguzki-energia fotovoltaikoa + termikoa + integrazio arkitektonikoa (building integrated photovoltaic/thermal) (BIPVT)

Australiako Wollongongeko Unibertsitatea Kanpoko esteka eta herrialde bereko BlueScope Steel Kanpoko esteka korporazioa Alemaniako Fraunhofer Kanpoko esteka institutuarekin elkartu dira, eguzki-energiarako teilatuetako instalazioak hobetzeko ikerketa bat egiteko.

Eguzki-energia fotovoltaikoa erabiltzeko modurik onena bilatzeaz gainera, eraikinen hozte- eta berotze-sistemak hobetu nahi dira. Horretarako, eguzki-energia eta energia termiko bidezko sistema integratu bat garatu da, lehendik dauden eraikinetarako konfigurazio egokiei eutsiz (BIPVT).

BIPVTrekin, teilatua “berritzen” da, “estalki” berria jarrita lehendik dagoenaren gainean. Eguzki-zelulak jartzen dira, eta, egitura berriarekin, airea ibiltzen da teilatu zaharraren eta berriaren artean. Hori lagungarri da eraikinen berotze- eta hozte-sistema hobetzeko.

Bi estalkien artean geratzen den aire-fluxuak eguzki-zelulak hoztuko ditu tenperatura altuak dauden garaian, eta, hala, instalazioaren eraginkortasuna handitu egingo da. Neguan, berriz, han sortuko den aire beroa instalazioen berotze-maila hobetzeko erabiliko da.

Garapen berri hori proban jarriko da, fase esperimentalean, Wollongongeko Unibertsitateko ikerketa-zentroko teilatuetan eta heziketa-zentrotik hurbil dagoen Illawarra eskualdeko beste eraikin batzuetan, teknologia berria instalatzeko modurik onena kalkulatu ahal izateko.

Iturria: La Casa Sostenible Kanpoko esteka, 2012/04/26, Wollongongeko Unibertsitatean Kanpoko esteka oinarritua.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *