«Erregulazioa eta klima-aldaketa: energia-eraginkortasuna Europako eraikinetan» txostena

IESEren Public-Private Sector Research Center-ek Kanpoko esteka egindako ikerketaren eta aldian behingo azterketaren parte da txosten hori. Erregulazioak merkatuetan duen eragina ulertzea du xede, eta, horrekin batera, profesionalen, legegileen eta akademikoen arteko eztabaidari laguntzea.

Klima-aldaketa eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko erregulazioak eraikinen merkatuan duen eragina aztertzen du “Erregulazioa eta klima-aldaketa: energia-eraginkortasuna Europako eraikinetan” txostenak.

Txostenak, lehenik, Europak klima-aldaketaren mantsotzean eta energia-eraginkortasunaren alorrean, oro har, egindako aurrerapena dokumentatzen du, eta, gero, eraikinetako energia-eraginkortasuna handitzeko Europako erregulazio espezifikoa aztertzen du. Azkenik, merkatuan eraikin berdeentzako hobaria izatearen froga enpirikoa ematen du txostenak, bai eta erregulazioak zenbait eraikuntza-materialen eskaeran duen eraginarena ere.

IESEren Public-Private Sector Research Center-eko Sebastián Curet eta José Luis Moragak egin dute txostena.

Laburpena (52 orrialde) IESEren webgunean Kanpoko esteka dago.

Eraikalen energia-eraginkortasunerako estrategiei eta tresnei buruz argitaratu diren zenbait berri:

Iturria: Blog Construmática Kanpoko esteka, 2012/04/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *