Think Big Factory, Internet arkitekturarentzat

Think Big Factory Kanpoko esteka Madrilgo enpresa espezialista da diseinu- eta arkitektura-bulegoei aholkularitza teknologikoko zerbitzuak ematen. Openarch Kanpoko esteka izeneko etxebizitza adimendunean ikus daiteke lan hori. Etxe horretan, etxetresna elektronikoak gorputzaren mugimenduen bidez aktibatzen dira (Kinect gailu baten laguntzaz), eta uneoro jakin daiteke zenbat elektrizitate kontsumitzen den.

Haien webgunean azaltzen dutenez, “gure lana arkitektura, Internet fisikoa, hiri konektatuak, erabiltzaile-esperientzia eta interakzio-diseinua elkartzen diren puntuan dago”. Praktikan, horrek esan nahi du Interneten laguntzaz etxeko osagaiak hobetzen dituzten tresnak sortzen dituztela. Ion Cuevas-Mons Kanpoko esteka da horren sustatzaile nagusia, Madrilen bizi den gipuzkoar arkitektoa.

Iturria: Gananzia Kanpoko esteka, 2012/06/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa berriak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *