Berotegi-prototipoak ikertzen, etxeetan tenperatura erosoa eta energia-kontsumo txikiagoa lortzeko

Nafarroako Unibertsitateko SAVIArquitectura Kanpoko esteka taldeak lau berotegi-modulu aurrefabrikatu garatu ditu etxebizitzetarako. Hegoaldera begira dagoen edozein fatxadatan jar daitezke, eta etxebizitzaren barruan tenperatura erosoak lortzen dira energia gutxiago kontsumituta. Izan ere, eguzkiaren beroa jaso, bildu eta berotegiaren eta bizitokiaren artean banatzen da, eta, gainera, energia kontserbatzen du eguzkiaren izpiak iristen ez direnean.

Prototipoen energia-portaera erkatzeko eta aztertzeko, campuseko Jantokien aparkalekuan jarritako bi txabola monitorizatu dira in situ. Hainbat saiakuntzaren bidez, haien funtzionamendua baliozkotu da bai neguan, bai udan, egunez nahiz gauez. Metaketadun berotegiek beirazko bi orri dituzte, eta bien artean, espazioa dago. Espazio horretan, metalezko metagailu bat dago, eta ura du neguan. Solairutik solairura ainguratzen den azpiegitura baten bidez jartzen dira fatxadan berotegiak.

Energia-portaera ona udan eta neguan

Urtaro hotzenean, kanpoko eta barruko orriak itxi egiten dira. Kanpoko beirari eta berotegi-efektuari esker, eguzki-energia uraren andelean metatzen da, eta beroa etxebizitza barrura banatzen da. Metagailuaren eraginez, tenperatura maximoen eta minimoen arteko oszilazioa txikiagoa da, eta, hala, barruko erosotasuna handiagoa da. Horri esker, berogailua gutxiago erabiltzen da, baita egun hotzenetan ere, eguzkitsuak badira. Badu beste abantaila bat ere: itxitura bikoitzeko elementua denez, aire-infiltrazio gutxiago dago.

Udan, egunean zehar, berotegiaren barrualdea aireztatu behar da, kanpoko orria irekiz, eta metagailua eta barruko orria zuzeneko erradiaziotik babestu behar dira. Gauetan, berotegia ireki egin behar da, iparraldeko fatxadarekin gurutzatuz etxebizitza bera aireztatzeko. Lau prototipoetatik batek lortu zuen barruko tenperatura maximoak 25ºC ez gainditzea. Ikerketa azken bost urteetan egin da. Conclimat Kanpoko esteka “Kostu txikiko etxebizitza bioklimatikoen industrializazioa” proiektuaren parte da, eta proiektu horrek energia-eraginkortasun handia —eskariaren % 50eraino aurreztea— eta kostu optimizatua bateratzen dituen etxebizitza-eredu bat diseinatu du.

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolak (SAVIArquitectura taldea) ez ezik, Nafarroako Gobernuak (babeslea), Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER), Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak (CRANA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere parte hartzen dute, baita enpresa hauek ere: Abaigar, Acciona Instalaciones, ACR, AH, Miyabi, eta Rockwool. Nafarroako Unibertsitateko SAVIArquitectura taldearen zuzendaria Ana Sánchez-Ostiz da, eta hauek dira kideak: Purificación González, Aurora Monge, Silvia Domingo, Joaquín Torres, María Chaverri eta Laura Virto.

Eraikalen, berotegiei buruz zenbait berri argitaratu dira. Horietako bat: Azken belaunaldiko eraikuntza bioklimatikoa energia % 100 berriztagarriarekin Kanpoko esteka.

Iturria: Arqa.com Kanpoko esteka, 2012/05/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *