Dokumentua: “Eraikuntza-sektorearen lehiakortasunerako egungo eta etorkizuneko gakoak”

«Eraikuntza-sektorearen lehiakortasunerako egungo eta etorkizuneko gako» txostena (gaztelaniaz, pdf, 1,58 MB) Eraikuntzaren Sektoreko Industria Behatokiak egin zuen 2011n, eta haren helburua da sektorearen ibilbidearen berri ematea, ikuspegi ekonomikoari, prestakuntza eta enpleguari eta ikerketa eta garapen teknologikoari erreparatuta. Azterketari 1997. urtean ekiten zaio. Izan ere, data horretan argitaratu zuen Europako Batzordeak eraikuntza-industriaren lehiakortasunari buruzko lehenengo komunikazioa, eta orduan hasi zen sektorea atzeralditik ateratzen ere.

Hain zuzen, Europako Batzordeak komunikazio hartan emandako gomendioak aztertzen dira, ikusteko gomendioak abian jarri ote ziren, eta, hala izanez gero, sektorearen lehiakortasuna hobetu ote zuten.

Sektorearen lehiakortasuna hobetzeko Europako estrategia

Komunikazioan, eraikuntza-sektorearen lehiakortasunarekin erlazionatutako faktore nagusiak aztertu ziren, eta neurri batzuk proposatu, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko Europako estrategia osatzeko. Oinarriak lau helburu hauek ziren: eraikuntzaren kalitatea hobetzea, araudi-esparrua hobetzea, heziketa eta prestakuntza hobetzea, eta ikerketa birbideratzea eta indartzea.

Horrez gainera, lehiakortasuna hobetzeko neurri espezifiko batzuk jaso ziren lau multzo handitan: inbertsio ez-materialak sustatzea, industria-lankidetza garatzea, lehiakortasun leiala bermatzea, eta agintari publikoen funtzioa modernizatzea.

Azterketa honetan ikusten da ez zirela ez garatu eta ez ezarri Europako Batzordeak proposatutako neurri asko, ez zitzaizkielako igorri abian jar zitzaketen eragile egokiei. Sektoreko enpresentzat, oso teorikoa eta urruna da komunikazio hura, eta ez du zerikusi handirik haien eguneroko errealitatearekin. Hala ere, egokia iruditzen zaie sektoreak gomendio haietan oinarrituta funtzionatzea.

Eraikuntza-sektorea suspertzeko gomendioak eta gakoak

Azterketaren azken atalean, egungo egoerari aurre egiteko gomendio batzuk jasotzen dira, baita eraikuntza-industriaren lehiakortasuna hobetzen lagun dezaketen eta industria horretako enpresentzat baliagarriak izan daitezkeen beste gomendio batzuk ere.

Eraikuntza-sektorea suspertzeko gakoak:

  • Eraikinen zaharberritzea eta birgaitzea, eta energia-eraginkortasuna.
  • Nazioartekotzea.
  • Inbertsio publikoa.
  • Berrikuntza eta garapen teknologikoa.
  • Enplegua eta lan-baldintzak.

Ondorioak, lehiakortasuna hobetzeko jarduera-proposamenak

2011n Eraikuntzaren Sektoreko Industria Behatokiak aurrera eramandako jardueren bidez, sektorearen lehiakortasunean eragina duten alderdi batzuk hobetzen lagun dezaketen zenbait jarduera identifikatu dira:

  1. Birgaitzearen azpisektorea sustatzea, auzoak eta hiriak bere onera ekartzeko aukera ematen baitu.
  2. Enpresen nazioarteko jarduera sustatzea eta erraztea, estatuko merkatuaren beherakadari aurre egin ahal izateko.
  3. Ezagutzaren eta teknologiaren transferentzia erraztea, sektorean berrikuntza eta I+G+Bko jardueretako inbertsioa suspertzeko; izan ere, ez da enpresa-berrikuntzan inbertitzen. Emaitzak sakabanatu eta hedatu egingo dira.
  4. Jasangarritasunean oinarritutako negozio-eredu berriak sustatzea, eraikinen barneko giroari, prestazioei eta azpiegitura eta egituren iraupenari dagokionez emaitza hobeak lortzeko.
  5. Azpiegituren bizi-ziklo osoko kostuak murriztea; horretarako, energia-eraginkortasuna, produktibitatean, egikaritze-prozesuen automatizazioa, kalitatea eta segurtasun-baldintzak hobetu behar dira.
  6. Langileen prestakuntza hobetzeko mekanismo malgu eta egokiak garatzea enplegurako prestakuntzaren egungo testuinguruan.
  7. Amaierako kalitatea, laneko osasuna, ingurumenarekiko errespetua eta langileen lan-baldintzak hobetzeko beharrezko gaitasunak eskuratzea sustatzea.
  8. Prestakuntza-prozesuetan, enpresen parte-hartzea sustatzea, bereziki ETEena.
  9. IKTen erabilera eta Web 2.0 teknologiena erraztea eta sustatzea enplegurako prestakuntzari dagokionez.

Eraikalen, Eraikuntzaren Sektoreko Industria Behategiari buruzko beste berri batzuk jaso dira. Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (DB-HE oinarrizko dokumentua: energia-aurrezpena) eragina eraikuntza-prozesuetan azterlana Kanpoko esteka berrian adibidez, azterlan honez gain, «Eraikuntzaren sektoreko eta materialen industriako elkarreragin produktiboak. Lanbide-profilak eta horiekin lotutako prestakuntza identifikatzea» Kanpoko esteka azterketa aipatzen da, sektoreko lehiakortasunean eragina duten hainbat alderdi hobetzeko gara daitezkeen jarduerak identifikatuz.

Sektorearen lehiakortasunari dagokionez, hainbat txosten argitaratu dira Eraikalen:

Iturriak: Observatorio Inmobiliario Kanpoko esteka, 2012/05/09, eta txostena aurkezteko jardunaldiei buruzko beste berri asko Kanpoko esteka.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *