Ekihouse proiektua, Euskal Herriko Unibertsitatea nazioarteko Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketan ordezkatzen duena

Orain, material guztiak Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen Kalitate-Kontroleko Laborategira Kanpoko esteka eramaten ari dira, probako muntaketa egiteko.

Eraikalen, EHUk 2012ko maiatzaren 10ean ekihouse proiektua Kanpoko esteka aurkezteko Bilbon antolatu zuen jardunaldi honi buruzko informazioa eman genuen: “Eraikuntzako energia-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruzko jardunaldia. 1. hitzaldi teknikoa, ekihouse, Solar Decathlon Europe” Kanpoko esteka. Ekihouse proiektuak Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatzen du nazioarteko Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketan Kanpoko esteka.

Proiektuaren helburua da baliabide natural gutxiago kontsumituko dituen, ahalik eta hondakin gutxien sortuko dituen eta behar duen energia guztia eguzkitik lortuko duen etxebizitza bat diseinatzea eta eraikitzea.

Unibertsitatearen eta enpresen lankidetzaz egiten ari da proiektu hori, eta ikasleek parte hartzen dute: proiektuaz nahiz obraren egikaritzeaz (beren eskuekin eraikitzen ari dira) arduratzen dira ikasleak, irakasle eta enpresen laguntzarekin.

Beste helburu bat gizartea sentsibilizatzea da, gizarteari, oro har, etxebizitza horiek ezagutzeko aukera emanez. Datu bat: Madrilen, 2010ean, 192.000 bisitari izan zituen bi astetan Villa Solar erakustokiak (lehiaketan parte hartzen duten etxebizitza guztiak hartu zituen eremua).

EHUren etxebizitza hiru hiriburuetan aurkeztu nahi da irailean Madrilen izango den aurkezpenera eraman aurretik.

Albistearen iturritik, jardunaldiaren aurkezpenera joan daiteke. Aurkezpena EHUko Rufino Hernándezek egin zuen.

Iturria: Eraikune Kanpoko esteka, 2012/05/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *