Goroldioaren eta birziklatutako materialen bidez intsonorizatzea

Acoustic Factory Kanpoko esteka etxeak sari bat jaso du Greenwalls sistemarengatik Kanpoko esteka. Sistema horrek ezaugarri akustiko eta apaingarriak ditu, eta material birziklatuarekin eta Norvegiako goroldioarekin fabrikatzen da.

Greenwalls MDF zur berezizko panel bat da (6-8 mm-ko lodiera du), eta Europako iparraldeko goroldioa jartzen zaio gainean. Goroldio hori Norvegiako Gobernuaren zaintzapean biltzen da, pigmentu naturaletan eta mineraletan murgiltzen da, eta, lehortzean, esportatzeko ontziratzen da. Panel horiek sabai edo pareta akustiko gisa edo gelak bereizteko elementu gisa erabil daitezke, eta beste edozein dekorazio-helburutarako ere bai. Bizi osorako bermea dute, kondizio jakin batzuetan erabiliz gero.

Urarekiko eta suarekiko erresistentzia handia du produktu honek. 100 x 100 cm eta 120 x 100 cm-ko panelak saltzen dira, eta beste tamaina batzuk ere egiten dituzte eskaera berezientzat.

Acoustic Factory Herbeheretako enpresa bat da, arazo akustikoak konpontzeko produktuak sortzen dituena, askotariko materialak erabiliz (hasi artelazkizko tapoi birziklatuetatik eta konpresa akastunetara).

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/05/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa, Produktu berriak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *