Arrastel gaineko oholtzetarako sistema berria patentatu du Aise Innovak

Ohiko iltzea ordezten duen grapa batean oinarritutako sistema

Zuraren alorrean produktu eta irtenbide berriak ikertzen diharduen Aise Innova Kanpoko esteka enpresak oholtzak muntatzeko sistema berria sortu du, arrastelen gainean iltzatzeko ohiko sistema hobetu duena. Gipuzkoar enpresa produktuaren Espainiako patentea izapidetzen bukatzen ari da, eta dagoeneko eskatua du nazioarteko patentea ere.

Aise Tarima Fácil grapa berritzaile batean oinarritzen den sistema da. Ohiko iltzea ordezten du, eta muntatzeko seguruagoa eta errazagoa da; iltzatzeko makinarik ez du behar, gainera. Grapak ezartzeko tresnak ere berek garatu dituzte: ez dute inolako mantentze-lanik behar, eta merkeak eta erabilerrazak dira. Akabera fabrikan ematen zaien zoladurak ezartzea errazten du sistema berriak; hau da,zehatz kalibratutako oholtzak, kalitatekoak eta muntatu ondoren leundu behar ez direnak. Horizontalki sartzekoa den Aise grapa arrastel mekanizatuetan sartzen da, eta tresnari emandako kolpe hutsez, oholtzan iltzatu eta arrastelean zabaltzen da.

Abantaila gehiago ditu sistema horrek, halaber. Esaterako, grapa horizontalki sartzen denez, ez dago zoladuraren azpiko hodiak zulatzeko arriskurik; arrastelek berek ere kolpeen zarataren aurkako isolagarriak izan ditzakete. Arrastelen azpi aldean erabiltzen den kortxo naturalak eta arrastelaren beraren goiko aurpegian dagoen gomazko profilak isolagarritasun akustikoa ematen diote kolpeetako zarataren kontra, hartara eraikuntzako lege berriak xedatzen duena, solairuen arteko isolamendu akustikoa hain zuzen, betetzen du.

Martin ideiaren sortzaileak, gainera, aukera argia ikusten du Aise Tarima Fácilerako bioeraikuntzaren sektorean, ingurumen-irizpideetan aitzindaria baita sektore hori. “Oholtzak desmuntatzean ez dira kaltetzen, erabilitako materialak naturalak dira eta aise birziklatzen dira zein bere aldetik beren balio-biztza amaituta, gai kimikoek inolako kutsadurarik eragiten ez dutela… Irizpide garrantzitsuak dira, mundu guztiak aintzat hartu behar lituzkeenak etxeko zorua aukeratzeko unean”.

Gaur egun bi sozio ditu enpresak, eta Irunen eta Hernanin dauden bi lantegitan ekoizten du. Instalatzaile profesionalei demostrazioak egin eta trebakuntza eskaini nahi die, gainera. Hala, hainbat feriatan eta Ingurubiden —Jasangarritasunerako Baliabide Zentroa— etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko aurkeztua dute produktua, eta dekoratzaile eta arkitektoei demostrazioak egin zaizkie.

Aise Innovaren webguneko Aise Tarima Fácil atalean aurkitu daiteke produktuari buruzko informazio gehiago: bideo argigarria, aise grapa, tresna-sorta, arrastelak, T profil isolagarria eta dokumentu argigarri bat.

Iturria: Estrategia Kanpoko esteka, 2012/05/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *