Beirazko paneletan txertatuta dauden eguzki-zelulak, eraikinen eraikuntzan erabil daitezkeenak

Duela urtebete, gutxi gorabehera, Mondragon Assembly-k Kanpoko esteka bere ekoizpen-lerroa merkatu interesgarri batera birbideratu zuen: ekipo bereziak diseinatzen hasi zen, “eraikuntzaren egituran txertatzera” bideratutako eguzki-panelak eraikitzeko, Jean Phillipe Aguerre-k, Mondragon Assembly-ko I+Gko zuzendariak, esan duenez.

Mondragon Assembly-k lortutako kontratuaren bidez, erabiltzeko prest dagoen instalazio bat diseinatu nahi da, “hormetan eta estalkietan txerta daitezkeen eguzki-panelak fabrikatzeko” gaitasuna duena. Proiektuaren arduradunak aipatu duenez, “ohiko moduluek markoa daramate kanpoaldean; marko horrek egiturari zurruntasuna ematen badio ere, eraikinaren teilatuan txertatzea zailtzen du”. Vilnius-en, Lituaniako hiriburuan, eraikiko da fabrika.

Arrazoi hori dela eta, “beira-beira” teknologia duten eguzki-panelen formatuetan espezializatu da enpresa. Teknologia horri esker, ohiko moduluek eskaintzen dutena baino zurruntasun handiagoa izateko aukera dago. “Teilatuan edo fatxadan kanpo-markoa jartzeko beharra kenduta, arkitektoek eguzki-panelak txertatzeko aukera gehiago dituzte, eta, aldi berean, hobetu egiten dira estankotasuna eta isolamendua”.

Euskal enpresak asmatu duen produktu berriaren alderdirik berritzaileenen artean, Aguerrek hauek nabarmentzen ditu: beira “jartzeko modua” eta eraikinean “txertatzeko aukera ematea”. Are gehiago, bi beira-geruza jartzen dira teknologia berriaren bidez —ohiko moduluetan bakarra dago—, eta, hala, fatxada eta estalki erdigardenak izateko aukera ematen du.

Teknologia horrekin batera, hainbat tonalitate eta koloretako panel fotovoltaikoak garatzen ari da kooperatiba, eraikinean modu estetikoan txertatzeko aukera erraztuz. Aguerreren esanean, funtzio gehigarri bat dute moduluek, “irudi eta logo korporatiboak” osatzeko gaitasuna ematen baitute.

Eraikalen, eraikinetan integra daitezkeen plaka foltovoltaikoei buruzko beste berri batzuk jaso dira. Bi adibide hauetan eta haiekin erlazionatutako berrietan, mota horiei buruzko esperientzia ugari irakur daitezke:

Iturriak: El Mundo Kanpoko esteka, 2012/05/21 eta El Economista Kanpoko esteka, 2012/05/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *