Dokumentua, ingelesez: “Barne giroaren ebaluazioa: kexak hautemateko bertakoei egin beharreko galdetegia eta neurtzeko jarraibideak”

Dokumentuaren jatorrizko titulua: “Assessment of the Indoor Environment: Occupant Questionnaire for Complaint Discovery and Measurement Instructions”.

Oraintsu egin diren saiakuntzek erakutsi dute bulego-etxeetako barne-giroaren kalitate eskasak (poor indoor environmental quality, IEQ) helduen bulegoko lanaren eraginkortasuna murritz lezakeela. Pentsatzekoa da, beraz, IEQ eskasak umeen eskolako eraginkortasunari ere eragin liezaiokeela. Ondo dokumentatuta dago eskoletako IEQ ez dela behar bezalakoa, eta sarri bulegoetakoa baino askoz okerragoa dela, izan ere. Eskolan egiten den lanak ikasteari eragiten dionez, horrek esan nahi du ikasgelako kondizioak hobetzeak bizitza osorako ondorioak izan litzakeela, bai ikasleentzat, bai gizartearentzat. Horrexegatik hartu du aintzat School of the Future Kanpoko esteka (Etorkizuneko Eskola) proiektuak bai eskolaren eraikuntzaren beraren eraginkortasun energetikoa, bai haren barruko giroarena, ikerketa egiteko unean eta haren hedakuntza egitean. Are gehiago, ordea, proiektua erakusteko eraikinetan (Alemaniako, Danimarkako, Italiako eta Norvegiako eskolak).

Proiektua erakusteko eraikinen helburu nagusietako bat da ikasleei eragiten dion barne-giroaren kalitatea hobetzea (airea, argi naturala, erosotasun akustikoa eta termikoa…). Hobekuntza epe laburreko neurketen bidez eta galdetegien bidez analizatu zen. Proiektua erakusteko lau eraikinak berrantolatu aurretiko eta ondorengo barne-giroaren ebaluazioaren oinarria izan zen txosten hura. Hala ere, baliagarria izan liteke antzeko beste proiektuetarako zein Europan egiten den ikastetxeetako barne-giroa ebaluatzeko.

Berriaren iturritik eskuratu daiteke dokumentua.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/05/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *