Txostena: «Esku-hartze premien diagnostikoa Euskadin eraikita dagoen etxebizitza-parkea berritzeko», Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarena

Parke eraikiaren % 31k ahulezia maila altua edo oso altua du, eta esku-hartze premia oso larria du.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak «Esku-hartze premien diagnostikoa Euskadin eraikita dagoen etxebizitza-parkea berritzeko» lana aurkeztu die Euskadiko udaletako arduradunei.

Lanaren xedea eraikitako espazio fisikoaren benetako egoera zein den zehaztea da, eta horretarako, errolda sekzioaren eskalan, 1980 baino lehen eraikitako bizitegirako eraikuntzen eta haien hiri inguruaren inbentarioa eta diagnostikoa osatu dute Tecnaliak eta Donostia eta Madrileko arkitektura eskolek.

Euskadin egin den lehen inbentarioa da honako hau, eta birgaitzeko estrategiak definitu eta esku hartzeko lehentasunak eta estrategiak ezarri ahal izatea du helburu

Lanak honela egituratu dira: inbentarioa eta diagnostikoa, 3 esku-hartzeen aldez aurreko azterlan (Bilboko Zazpilanda auzoan, Gasteizeko Zaramagan eta Eibarreko Mogel auzoan), eta amaiera txostena, ondorioak eta gomendioak dituena.

Berriaren iturrian, ahulezia parametroak, inbentarioaren ondorioak, zein diren alde ahulak, ahuleziaren tipologia eta dokumentazio gehiagrria irakur daitezke. Txostenaren aurkezpenaren bideoa ere eskuragarri dago.

Iturria: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila Kanpoko esteka, 2012/03/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *