Guadalajarako AATEIEOk “Manual de dirección y control de obra” liburua argitaratu du

Guadalajarako Aparejadoreen, Arkitekto Teknikoen eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofizialak liburu berri bat argitaratu du: Alfredo Leceta Rey-ren “Manual de dirección y control de obra”, eraikuntza-teknikariek obrak kontrolatzeko eta zuzentzeko lanean kalitate hobea izatea eta lana bera erraztea sustatzeko.

“Manual de dirección y control de obra” eskuliburuan, 300 taula baino gehiago daude, eta, taula horien bidez, obraren prozesu osoan (kontratazioa, proiektua, izapideak, zuzendaritza eta obra jaso arteko tartea) sortutako dokumentazioaren kontrola, segimendua eta erregistroa egin daiteke, baita txostenak, aktak eta bestelako dokumentuak ere.

Liburuak CD bat ere badu, lan-taulak formatu editagarrian dituena. Ekainaren 5ean, liburua aurkezteko, hitzaldi bat egingo da Bilbon, Eraikuntzen Birgaitzeari buruzko II. Jardunaldietan Kanpoko esteka.

Albistearen iturrian, liburuaren orri batzuk ikus daitezke, baita liburua erosi ere.

Iturria: Bulego teknikoa. Guadalajarako Aparejadoreak. Guadalajarako Aparejadoreen, Arkitekto Teknikoen eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofiziala Kanpoko esteka, 2021/05/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *