Eko-hodia

Insoo Park korear arkitektoak, egoitza Seulen duen PARKiz bulegoko buruak, patente bat aurkeztu du, eraikinetako instalazio-hodiak komunikazio-guneen barnealdera airea eta argi naturala ekartzeko aukera bihurtzeko.

Eraikin garaiek kanpoaldeko gunearen zatirik handiena hartzen dutenez, eraikinaren erdigunearen inguruak gutxieneko baldintzak izaten ditu. Hau da, eraikinaren erdialdeak argi eta aireztatze-sistema artifizialak erabiltzen ditu, aireztapena urria delako eta iluntasuna gailentzen delako. Argi artifizialak eta aireztapena erabiliz, inguru bizigarri bat sor liteke. Baina, bizi-kalitateari dagokionez, ingurumen-ezaugarri jakin batzuetako erabiltzaileen gogobetetzea jaitsi egiten da argi artifizialeko eta aireztapen behartuko baldintzetan. Horrez gain, bada beste arrazoi bat erakinaren erdigunea gutxi erabiltzeko. Eraikin garaiek egitura-elementu garrantzitsuak jarri ohi dituzte gune horretan. Elementu horiek handiak izaten direnez, gune horretan leku libre gutxi geratzen da.

‘Eko-hodia’ erdigunean sartzen bada, erdiguneak eraikinaren erdialdea hartuko luke, eta egitura-arazoa konponduko litzateke. Haren funtzio nagusia argi naturala eta airea erdigunearen barnealdera eramatea denez, haren egiturak irekia izan behar du goiko aldean, argitzeko eta aireztatzeko.

‘Eko-hodia’ren formak bat etorri behar du eraikinaren diseinuarekin.

Aurrerago, ‘Eko-hodia’ alda daiteke, jakina, eta suteen aurkako sistema bihur daiteke, altuera handiagoko eraikinetan instalatu, eta egitura-elementuak gehitu. Horrez gain, aerosorgailu bat instala daiteke haren barruan, eta, hala, barruko aire-fluxuaren abiadura kontrolatu. Hori horrela, ‘Eko-hodia’ etorkizun handiko patentea da eraikinen bizigarritasuna hobetzearekin eta eraikinaren mantentze-lanetarako energia-erabilera murriztearekin lotutako industrien garapenerako.

Argiztapen-sistema naturala. Argia ‘Eko-hodia’ren bitartez sartzen da eraikinera. Argiak erdigunea argitzeaz gainra, eraikineko gela bakoitza argitzen du argi-kableen bidez.

Guneak aprobetxatuz. Ke-erauzketa eta hodia konbinatzeko modu bat aurkitu da. Bi sistemak konbinatuz gero, leku gutxiago beharko da hodi bereizi eta independenteetarako.

Aireztapen-sistema naturala. ‘Eko-hodia’k elektrizitatea sortzen du airearen presioaren aldaketa horizontalen bidez. Bereziki fabrikatutako aireztatze-zuloen bidez aire-kantitate handiagoa sartzen da. Batzuetan, eragindako airea handitzeak presioa asko handiarazten du, eta, horren ondorioz, airearen bolumena eta abiadura handitzen ditu, sorgailu elektrikoak aktibatzeko gaitasuna izateraino.

Aireztapen naturala. Hodiko aire-laster nagusiak airea sortzen du bere inguruan. Erdiko presioa beti kanpokoa baino txikiagoa da. Erdialdean presio gutxiago badago, eraikineko airea mugitu egiten da, eta aire-zirkulazio atsegin bat sortzen da.

Argi naturala. Argi naturala hodiaren bitartez sartzen da. Eguzki-argia estalkiko ispilu islatzailearen gainazalera iristen denean, hodi barruko beste ispilu batzuek argia beheko guneetara errebotatzen dute.

Iturria: More than green Kanpoko esteka, 2012/05/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Patenteak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *