Sumendi-errautsekin egindako adreiluak

Zientzialari argentinar batzuek Txileko Caulle-Puyehue kordoi bolkanikoko errautsekin egindako adreilu bat asmatu zuten, etxebizitzak eraikitzeko egokia zena. Errauts horiek Argentinako Patagoniako mendebaldeko eskualdearen zati bat azpian harrapatu zuten duela ia urtebete.

“Etxebizitza duinik gabeko jendeak kezkatzen gintuen. Errauts-kantitate handi hura ikusi genuenean, pentsatu genuen blokeak fabrikatzen dituen makina batekin erabiltzea etxebizitza sozialak eraikitzeko» azaldu zien Marianela Romero Hamsak, Álvaro del Villarrekin batera adreilua asmatu duenak, Argentinako komunikabideei”. Puyehue sumendiaren erupzioak eragindako tragediari aurre egiteko 2011n sortutako eta Río Negroko Unibertsitate Nazionalak koordinatutako sumendien larrialdi-programako kideak dira biak.

Sumendi-errautsekin egindako adreiluek sabaiaren zati bat osatzeko adinako erresistentzia dute, eta Patagoniako hotzetik babesteko isolatzaile gisa balio dezakete. Gainera, ez dago hormigoiarekin nahasi beharrik, modu naturalean elkartzeko eta lehortzeko ahokadura-sistema bat baitute. Hodientzako eta argi-kableentzako lekuak ere badituzte.

“Azkar eraikitzeko aukera ematen duten blokeak dira: adibidez, egun batean egin ahalko litzateke 45 metro karratuko etxe bat”, esan zuen Romero Hansak. Orain, adreilu horiek inguru hartan fabrikatzeko makina baten bila dabiltza zientzialariak. Programak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Produktiboa Ministerioaren diru-laguntza jaso du.

Beste ikertzaile batzuk, berriz, errautsak eraikuntzarako hormigoiaren ordez nola erabili eta plagizida gisa nola erabili aztertzen ari dira, besteak beste.

Txileko Caulle-Puyehue kordoi bolkanikoa 2011ko ekainaren 4an lehertu zen. Haizeak milioika tona errauts barreiatu zituen ekialdera, eta Argentinako hainbat herri eta nekazaritza-eremu estali zituen.

Eraikalen hainbat berri jaso dira adreilu bereziei buruz. Azkenengoan, adreilu hareadun erresistenteei buruzkoan Kanpoko esteka, CO2-ko egitura deituriko adreilu horiez gain —moldeko harea gogortzeko CO2-a sartzen baitzaie— beste hauek aipatzen dira:

Iturria: De Arquitectura.com Kanpoko esteka, 2012/05/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *