Diseinu digitaletatik zuzenean fabrikatu dituzte eraikuntza-elementuak

Diseinu digitalak. Tristan Al-Haddad irakasleak eta bere taldeak prozesu berriarekin fabrikatutako egitura pertsonalizatuak ebaluatu dituzte. Irudia: Gary Meek. Iturria: Georgia Tech.

CAD diseinuak produktu manufakturatu bihurtzeko pausoak automatizatu egiten ditu prozesu berriak, eta, hala, azkarragoa eta ekonomikoagoa bihurtzen da prozesu osoa.

AEBko Georgia Tech-eko Kanpoko esteka espezialista-talde batek teknika berri bat garatu du, eraikuntzarako hormigoi-osagai pertsonalizatuen ekoizpen masiboa ahalbidetzen duena, ordenagailuz lagundutako diseinuarekin (CAD) sortutako ekoizpen digitaletatik abiatuta. Metodologia horrek abantaila garrantzitsuak ditu; besteak beste, prozesua merkeagoa da eta azkarragoa.

Horri esker, arkitektura eta eraikuntzako diseinu digitalak errazago eta merkeago gauzatu ahal izango dira, AEBko Georgia Techeko ikertzaile-taldeak garatutako teknika berriari esker. Ordenagailuaren bidez egindako diseinuetatik abiatuta, hormigoizko elementuak era masiboan eraikitzea da metodologiaren helburua.

Georgia Techeko Kanpoko esteka Arkitektura Elkargoko ikertzaileak ari dira teknologia hori garatzen laguntzen, CAD diseinuak produktu manufakturatu bihurtzen laguntzen dituen prozesua automatizatzeko. Beste profesional askok bezala, hamarkada luzez erabili dute arkitektoek ordenagailuz lagundutako diseinua.

Normalean, diseinu horren bidez sortzen diren fitxategi digitalak plangintzara bideratutako dokumentu inprimatu bihurtzen dira, eta horiek erabiltzen dira ohiko eraikuntza-jardueretan laguntzeko. Georgia Techeko espezialistek, berriz, diseinu horietatik zuzenean abiatuta eraikuntza-elementuak sortzen laguntzen duten teknikak garatzea lortu dute.

Metodologia berriari esker, hormigoizko osagai bakoitza azkarrago eta merkeago egiten da. Ikerketaren buru den Tristan Al-Haddad irakaslearen esanean, “arkitektura-kalitate handiko produktuak neurrira, merke, era seguruan eta ingurumena errespetatuz sortzeko behar diren protokoloak garatzen ari dira”.

Lanaren emaitzak Georgia Techen prentsa-ohar Kanpoko esteka baten bidez plazaratu dira. Gainera, horrekin erlazionatutako beste berrikuntza batzuk garatzen ari dira, eta Phys.org komunikabide espezializatuan ere artikulu bat Kanpoko esteka argitaratu da gaiaren inguruan. Al-Haddadek adierazi duenez, “lan honek arkitekturako sormena hurrengo mailara igotzen du, eta nabarmen areagotzen da eraginkortasuna”.

Duela gutxi egindako proiektu batean, Al-Haddadek eta bere taldeak Lafarge North Americarekin lankidetzan aritu ziren, “Liquid Wall” (horma likidoa) izeneko eraikuntza kontzeptuala fabrikatzeko; eraikinak hainbat sari jaso ditu dagoeneko. Georgia Techeko taldeak teknika digitalak erabili ditu horma prototipo bat eraikitzen laguntzeko, eta American Institute of Architects (AIANY) erakundeak nabarmendu egin zuen erakusketa espezializatu batean.

Lafarge North Americak babestutako beste proiektu batean, Al-Haddadek eta bere espezialista-taldeak eta Georgia Techeko Arkitektura Elkargoko ikasleak errendimendu handiko hormigoizko elementuekin soilik osatutako egitura bat garatzen ari dira; hormigoizko elementu horiek zuzenean diseinu digitaletatik abiatuta sortu dira.

Teknologia berriaz gain, eraikuntzak sistema oso gisa daude pentsatuta, eta barnean sartzen dira pertsianen mekanismo txertatuak, eguzki-babesa, eguzki-kolektoreak eta bestelako ezaugarri aurreratuak. Laburbilduz, bai ekonomiaren bai ingurumenaren ikuspegitik eraginkorragoak diren eraikuntza-metodoetara bideratutako ikuspegi berri bat da.

“Horma likidoa”ren kasuan, ikertzaileek jatorrizko marrazkien geometria perfekzionatu egin zuten, eta tamaina osoko errezel-horma bat eraikitzeko behar diren teknikak garatu zituzten. Bost ardatzeko CNC bideratzaile baten laguntzarekin —diseinu digital batetik abiatuta materiala zuzenean mekanizatzeko gai den gailua—, hormaren eskala errealeko eredu bat egin zuen Georgia Techeko taldeak.

Eredua pisu gutxiko material polimeriko batean egin zen, poliestireno hedatuan (EPS), hain zuzen. Aldi berean, poliureaz estali zen. Prozesuan, halaber, hormaren forma zuen negatiboa egin zen gomaz, CADekin eta modelatze-software parametrikoarekin sortutako diseinuaren barruan.

Horrez gainera, ekoizpen-prozedura egokiak identifikatu behar izan ziren, eta tamaina errealeko eraikuntza batean horma oso bat ezartzeko modu eraginkorrak bilatu. Etorkizunean, 20 metro karratuko azalera eta 15 oineko altuera duen egitura egin nahi da teknika eta material berdinekin.

Ikertzaileek ondorioztatu dutenez, teknika perfekzionatzeak lagunduko du neurrirako moldeatze-sistemetan txertatutako eredu parametriko digitalak erabiltzen. Hala, forma libreko fabrikazio-metodologia sortuko litzateke, aldaketa asko azkar eta zehaztasun handiz ekoitz ditzakeenak.

Eraikalen Etxe inprimagarria (Printable House), Danimarkako 1:1 Arkitektur etxearena Kanpoko esteka, berria argitaratu da. Lau aste, ordenagailu bat eta zenbakizko kontrol konputerizatu bat (CNC) soilik behar izan dituzte. Erabili duten CNCa inprimagailu gisa dabil, baina zurean inprimatzen du, paperean beharrean. Berri horretan, hormigoizko 3Dko inprimatzea aipatzen da, hormigoia inprimatzen duena.

Iturria: Tendencias en la ingeniería Kanpoko esteka, 2012/05/31

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *