Dokumentua, ingelesez: “Zero emisioen 2012ko eguneraketa: zero energiako eraikuntza komertzialen kostuen eta ezaugarrien lehen ikuspegia”

Hau da dokumentuaren jatorrizko izenburua: Getting to Zero 2012 Status Update: A First Look at the Costs and Features of Zero Energy Commercial Buildings.

2020. urtea izango da eraikuntza jasangarriaren urte kritikoa, ordutik aurrera nahitaezkoa izango baita “Near Zero Energy” eraikinen europar araudia betetzea. Horri dagokionez, AEBei begiratu bat ematea komeni da, han Espainian baino zabalduago baitago mota horretako eraikinen eraikuntza, eta ondorio batzuk ateratzeko aukera emango baitigu.

New Buildings Institute-k (NBI) martxoan argitaratu zuen AEBetan egiten den eraikuntza jasangarriari buruzko azterketa: Getting to Zero 2012 Status Update: A First Look at the Costs and Features of Zero Energy Commercial Buildings Kanpoko esteka. “Net Zero” edo “Zero Net Energy Buildings” izeneko eraikinei buruzkoa da aurtengo azterketa. Eraikin horiek, erabiltzen diren bitartean, zero edo zerotik gertu dagoen energia-balantzea dute; hau da, erabiltzean kontsumitzen duten energia-kantitate bera sortzen dute energia berriztagarrien bidez. 2020. urtea gerturatzen ari den heinean, azterketa horren ondorioak oso interesgarriak dira espainiar merkaturako; izan ere, urte horretan, Europako Batasunean eraikitzen diren eraikin guztiek “Net Zero Energy” motakoak izan behar dute.

AEBtako eremu geografiko ia guztietan dauden 21 ZEB eraikin (Zero Energy Building) aztertu dira, baita beste 39 ZEC eraikin (Zero Energy Capable) ere. Azken eraikin horiek ZEBek besteko eraginkortasun energetikoa dute, baina ez dute energia in situ modu berriztagarrian sortzeko gaitasunik. Herrialdeko eremu klimatiko gehienak ordezkatuta daude aniztasun geografiko horretan, eta, eremu haiekin duten antzekotasunagatik, Espainiako eremu klimatiko guztiak hartzen ditu barnean.

ZEB eta ZEC eraikin gehienak txikiak dira (4.000 m2, batez beste), eta haietatik gehienak ikasketa-zentroak (unibertsitateak), bulego-eraikinak, eskolak edo credit union delakoak dira. Joeraren arabera, batez besteko okupazio-kuota gero eta handiagoa duten eraikinak egingo dira.

Ondorio interesgarrienetako bat da merkatu estandarrean eskura dauden eraikuntza- eta diseinu-teknologiak erabiliz eraiki direla ZEB/ZEC eraikinak. Ez da erabili teknologia esperimentalik, edo beste proiektu batzuetan guztiz integratuta eta frogatuta ez dagoen teknologiarik. Beharrezkoak diren energia-eraginkortasuneko kuotetara iristeko gehien erabili diren estrategiak, diseinuak eta instalazioak hauek izan dira, garrantziaren arabera ordenatuta: argi naturala aprobetxatzea (“Daylighting”; kasuen % 85ek erabili dute) eta argiztapen eraginkorreko instalazioak jartzea (kasuen % 66k) —azken horren barruan sartzen dira, okupazio-kontrolak eta oso kontsumo txikiko argiztapen-sistemak—. Bestalde, aztertu diren eraikinetatik % 50 baino gehiagotarako energia-errendimendu handiko estalkiak diseinatu dira (isolamendu-errendimendu handia dute), eta eraikinen % 50ek baino gehiagok erabili dute aireztapen naturala. Maila txikiagoan, proiektuen % 33k erabili dituzte eraginkortasun handiko HVAC sistemak (Heat, Ventilation and Air Conditioning) —beroa berreskuratzeko sistemak barruan dituztenak— eta lorategiak dituzten estalkiak; % 30ek, berriz, zoru erradiatzaileko sistemak erabili dituzte berokuntzarako.

Eraikalen, zero energia duten eraikinei eta AEBtako esperientziei buruzko albisteak jaso dira.

Iturria: Green Living Blog Kanpoko esteka, 2012/05/29

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *