Europako proiektua: Buildsmart – Energy Efficient Solutions Ready for the market (merkaturako prest dauden eraginkortasun energetikoko irtenbideak)

Portugaleteko ikerketa kasua

Buildsmart proiektuak Kanpoko esteka frogatuko du modu berritzaile eta errentagarriagoan eraiki daitezkeela energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzak. 2012 eta 2014 bitartean Suedian, Irlandan eta Espainian diseinatu, eraiki eta monitorizatzen diren etxebizitzak eta hirugarren sektoreko eraikinak sartzen dira proiektuan. Gainera, ezagutza nazioartean trukatzeko sare gisa balioko du.

Malmön (Suedia), Portugaleten (Espainia) eta Dublinen (Irlanda) eraikiko dira eraikuntzak, eta metro karratuko 60 kWh-tik behera kontsumituko dute energia primarioan. Denbora errealean bistaratuko dira energia-kontsumoaren datuak, etxebizitzen jabeak, erabiltzaileak eta publikoa, oro har, hezteko eta kontzientziatzeko, eta, hala, haien jokabide-ereduetan eragiteko.

EBk Zazpigarren Esparru Programako 5 milioi euro inguru eman dizkie parte hartzen duten 13 erakundeei Buildsmart proiektua garatu dezaten. Parte-hartzaileen artean, eraikuntza-enpresak, ikerketa-zentroak, erakunde publikoak eta enpresak daude. Hauek dira Suediako parte-hartzaileak: Malmö hiria, IVL Swedish Environmental Research Institute zentro teknologikoa, Roth properties, Skanska Sweden, Peab Sweden, Ikano housing eta NCC enpresa sustatzaile/eraikitzaileak eta WSP enpresa. Irlandari dagokionez, Dublingo Udalak eta Codema enpresa energetikoak parte hartzen dute. Espainiako parte-hartzaileak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, FCC Construcción SA eta Tecnalia dira.

Malmön, hotel bat eta etxebizitza-eraikin bat eraiki eta monitorizatuko dira, hiriko erdiguneko hotelen, kongresuen eta kontzertuen eremuan. Hyllieko eremuan ere etxebizitza-eraikinak eta bestelako eraikin batzuk egingo dira (udal-haurtzaindegi bat, besteak beste), eta haietan probak egingo dira berokuntzarako, hozteko eta aireztatzeko energia-irtenbide berriekin. Eraikin gehienak % 100 berriztagarria den berokuntza-sare bati konektatuta egongo dira.

Dublinen, Dominick Street Lower hirigintza-proiektuan, etxebizitza- eta merkataritza-eraikinen unitate mistoak eraikiko dira, eta haietan hainbat irtenbide jasangarri ebaluatuko dira, bai estalkiari dagokionez, bai sorkuntza-sistemei dagokienez.

Madrilen maiatzaren 7an eta 8an egin zen Ia Energia Kontsumorik Gabeko Eraikinen 1. Kongresuan (EECN) aurkeztu zen Buildsmart proiektua Kanpoko esteka.

Eraikalen, “Zerotik gertuko energia-kontsumoa duten bost eraikin erakusle eraikitzeko europar proiektua” Kanpoko esteka berria jaso zen. Albistean, zenbait proiektu “erakusle” jasotzen dira.

Iturria: Eraikal, 2012/06/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *