Krisi-garairako negozioak: etxe txiki-txikiak

Krisi ekonomiko hau higiezinen burbuilak sortu duela egia bada, baliteke etxe txiki-txikiek krisi hori gainditzen laguntzea. Hala diote, behintzat, etxebizitza txiki-txikiak eraikitzearen aldekoak direnek. Gainera, etxebizitza horiek, maiz, ekologikoak dira eta garraiagarriak.

Mugimendu horren aitzindaria Sarah Susanka arkitektoa izan zen. Hark idatzitako The Not So Big House Kanpoko esteka liburuarekin famatua egin zen, etxe hobeen alde egiten baitzuen, etxe handiagoen alde egin beharrean.

Gaur egun, AEBn badaude etxe txiki-txiki horiek eraikitzen dituzten negozio bat baino gehiago (herrialde hartan ditu jarraitzaile gehien mugimenduak): etxebizitza txiki-txikiak saltzeko eta erosteko iragarkiak dituzten webguneak Kanpoko esteka, halako etxeak diseinatzen eta eraikitzen dituztenak Kanpoko esteka, haiek eraikitzen ikasteko tailerrak ematen dituztenak, eta planoak saltzen dituztenak, besteak beste.

Etxeek 40.000 € baino gutxiagoko prezio maximoak dituzte, eta planoek 320 € eta 800 € bitarteko prezioa dute.

Dagoeneko bezero ugarik erabiltzen dituzte etxebizitza txiki-txiki horiek, haien etxeen eranskin gisa, bulego gisa, bigarren etxebizitza gisa, bai eta etxebizitza nagusi gisa ere.

Eraikalen ez da etxe txiki-txikiei buruzko albisterik jaso. Hondamendien ondoren erabiltzeko etxeei buruzko berriak jaso dira. Adibidez, itsas edukiontziz egindako behin-behineko etxeak —batzuk, hiru solairukoak— Japonian, tsunamiak kaltetu zituenentzat Kanpoko esteka. Berrian, behin behineko eta edukiontziekin egindako etxebizitza mota ezberdinak jaso dira. Eraikalen, beste berri hau argitaratu genuen: SleepBox-a Moskuko aireportuan Kanpoko esteka, etxe aurrefabrikatu, modular edo/eta industrializatuen erabilera ezberdinak jasotzen dituena.

Iturria: Churba & Portillo Kanpoko esteka, 2012/05/25

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *