Sustainable Reference-k Sustpro.com plataforma garatu du, jasangarritasunari buruzko ezagutza mundu mailan partekatzeko

Andy Bäcker irakasleak (AEBko Michigango Unibertsitateko arkitektura-masterrak) 2009an Barakaldon (Bizkaia) sortutako enpresa teknologiko bat da Sustainable Reference .

SustPro web-aplikazioari Kanpoko esteka esker, edozein alorretako profesionalek eta edozein pertsonak bildu eta berehala plazaratu dezake hiriak, enpresak eta pertsonen bizimoduak jasangarriago bihurtzen laguntzen duen informazioa. Atarian, hainbat sektoretarako irtenbide jasangarriak jasotzen dira; besteak beste, sektore hauetarako: arkitektura, eraikuntza, energia, ontzien eraikuntza, automobilgintza, merkataritza, nekazaritza eta elikadura, garraioa eta logistika, meatzaritza, moda, artea eta hezkuntza. Gainera, eguneroko bizimodurako esperientzia jasangarrien berri emateko aukera ematen du.

SustProk duen teknologiari esker, erabiltzailearen kokapena kontuan hartzen du jasangarritasunerako irtenbideen gomendioak eskaintzeko, enpresa-proiektu edo proiektu pertsonal berdeago bat egiteko behar diren saltzaileak, instalatzaileak eta antzeko esperientzia hurbilenekoak aurkitzeko.

Sustainable Referenceko lantaldean, 18 herrialdetako 20 kolaboratzaile daude, eta haien helburua da SustPro.com mundu mailako erreferentzia-puntu nagusia bihurtzea, ezagutza jasangarria partekatzeari dagokionez (alegia, jasangarritasunaren “Wikipedia” bihurtzea).

2016rako gizakiak igortzen duen CO2-a gutxienez % 1 murrizteko helburua jarri du enpresak. Horretarako, ahalik eta pertsona gehienek haien beharretarako irtenbiderik jasangarrienak bilatzea lortu nahi du, era erraz, azkar eta dibertigarrian.

Eraikalen, zerbitzuak (web) Kanpoko esteka kategoria duten berri asko dago.

Iturria: Enllave Kanpoko esteka, 2010/05/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzuak (web) and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *