Espainiako Sustapen Ministerioak ekonomia-jasangarritasuneko txostenak idazteko gida metodologikoa argitaratu du

Ekainaren 20ko 2/2008ko Errege Dekretu Legegilean onartutako Lurzoruaren Legearen testu bateratuak (LLTB) funtsezko eta oinarrizko printzipiotzat jotzen du lurralde- eta hiri-garapen jasangarria. Printzipio hori bermatzeko, hirigintza-planek ekonomian, ingurumenean eta herritarren bizi-kalitatean izan ditzaketen efektuen ebaluazioa eta jarraipena egitea proposatzen da, besteak beste. Hori egiteko, hirigintza-jardueretako antolamendu-tresnek haien inpaktua neurtzeko aukera emango duen ekonomia-jasangarritasuneko txosten edo memoria bat izateko obligazioa ezartzen du LLTBko 15.4 artikuluak.

Argitaratu den gida horren helburua da txosten hori egiteko prozesua erraztea. Gidaren oinarrizko helburua da txostenen edukiak berezko dituen tresna-teknikak azaltzea, hirigintza-legedi eta araudiak ezartzen dituztenek errazago egin ahal izan ditzaten txosten horiek, bai administrazio publikoan —dagozkion hirigintza- eta lurralde-antolamenduko planak eta tresnak egitean—, bai sektore pribatuan —urbanizazio-ekimen partikularrak proposatzen direnean—.

Azterketa hori Kanpoko esteka Lurzorua eta Hiri Politikak atarian dago pdf formatuan.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/06/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *