Europako hirietan hazkunde inklusiboa izateko oinarriak. Klima-aldaketa eta hiri-pobrezia Latinoamerikan

Europar Batasunak hurrengo hamarkadarako duen estrategiaren hiru helburu nagusietako bat “hazkunde inklusiboa” lortzea da. EBko politika ekonomikorako egungo Jarraibide Orokorrekin bat eginez, hazkunde inklusiboa honela ulertzen da : estatu kideek “herritar guztiei berdintasuna bermatu behar diete ekonomia-eskuragarritasunean. Beraz, herritar guztiek lan-merkatuan parte hartuko duten eta ekonomia-irabazietatik onura aterako duten gizarte bat sortzen lagundu behar du hazkunde integratzaileak”. Ekonomiaren “eskuragarritasuna” eta, batez ere, lan-merkatua nabarmen azpimarratzen dira. Hala ere, Pablo Soto URBACTeko esparru-kudeatzaileak adierazi du gaur egungo egoera kaskarra dela horrelako gai batentzat: azken hiru urteetan –hain zuzen, URBACT proiektuen lehen itzuliaren iraupena—, Europako hirien egoera ekonomikoa bortizki aldatu da mailarik gorenean egotetik porrot egitera eta neurri pizgarrietatik murrizketarik zorrotzenetara.

Paul Sotok gai hori nabarmentzen du “Laying the foundations for inclusive growth in European cities” (“Europako hirietan hazkunde inklusiboa gauzatzeko oinarriak ezartzea”) artikuluan. URBACT proiektuen emaitzen txostenean Kanpoko esteka argitaratu zen artikulua, 2011ko abenduan.

Hazkunde inklusiboari buruzko lau URBACT proiektu:

Artikulu horretan, Pablo Sotok lau URBACT proiekturen emaitzak aztertzen ditu: OPENCities, FIN-URB-ACT, Urban N.O.S.E eta WEED. Hazkunde inklusiborako funtsezko elementuak ardatz izan dituzten Europako 39 hiriren adierazle dira proiektu horiek. Proiektu horiek guztiek abiapuntu desberdina hartu zuten erronka horretarako.

Lan-merkatuaren eskaera sustatzeko hiriek har ditzaketen neurri praktikoak izan zituzten ardatz FIN-URB-ACT eta Urban N.O.S.E. proiektuek. FIN-URB-ACT proiektuaren helburua izan zen azaltzea nola lor ditzaketen hiriek ETE-en eta ekonomiarik berritzaileenen garapenerako tokiko laguntza-egitura eraginkorragoak. Urban N.O.S.E. proiektuak urrats bat gehiago egin zuen, hausnartzeko nola lagundu diezaieketen hiriek gizarte-egoera ahuleko taldeentzat enplegua —gizarte- eta ingurumen- beharrei erantzuteko sektoreetan— sortzen duten gizarte-enpresei.

WEED eta OPENCities proiektuek ere kontuan hartu zituzten eskaerarekin lotutako gaiak, baina, batez ere, lan-eskaintza izan zuten ardatz. WEED proiektuak adierazi zuen emakumeek ekonomian duten parte-hartzea biziki garrantzitsua dela hirien garapen jasangarrian, eta haiek hiri-ekonomietan duten potentziala mobilizatzeko metodoak aztertzen aritu da. OPENCities-ek aztertu zuen nola eraiki dezaketen hiriek emigratzaile-komunitateetan dagoen talentua erakartzen eta atxikitzen duen giro askotariko eta sortzailea.

Hazkunde inklusiboa hobetzeko bost gomendio hirientzat:

  1. Hiritarrentzat garapen ekonomikoko oztopoak eta aukerak “mapatzea”.

    Proiektu horietariko hiruk arazoa “mapatzeko” eta inplikatutako eragileen posizioa adierazteko tresna espezifikoak garatu edo ezarri dituzte (enpresentzako laguntza-eskaintza eta -eskaeraren mapaketa, Generoaren inpaktua ebaluatzeko gida, OPENCities-en indizea). Hori nabarmena iruditu dakigukeen arren, oinarrizko lehen urratsa da, hiri bat osatzen duten mundu desberdinen dinamika ulertzeko eta aldaketarako eremu komun bat eta konfiantza eraikitzen hasteko.

  2. Alde interesatuak mugiarazteko foku-puntu bihurtzea.

    Apaltasunaren eta errealismoaren esanahi berri bat hirietan lor daitekeenaren inguruan eta hura agerrarazteko duten moduaren inguruan. Proiektuetako batzuek azpimarratu zuten hiriek askotan ez dituztela zenbait zerbitzu —hala nola enpresei laguntza finantzarioa edo ez-finantzarioa ematea— zuzenean emateko beharrezko gaitasunak, tamaina eta trebetasunak. Dena den, kasu zehatzen azterketetan, proiektu horiek erakutsi dute nola joan daitezkeen hiriak harago enpresak, unibertsitateak, gizarte zibileko erakundeak eta beste erakunde batzuk aldaketarako agenda bateratu baten inguruan mugiarazteko.

  3. “Leihatila bakarra” ezartzea.

    Eremu fisikoak —hala nola enpresen inkubagailuak edo haztegiak— eta erakundeak —hala nola unibertsitateak— garrantzitsuak dira. Hala ere, badirudi haien izaera ez dela jarduera-kate integratuetan “leihatila bakar” gisa duten egitekoa bezain garrantzitsua, eta horrek sistematikoki murrizten ditu aldaketarako oztopoak.

  4. Ekuazioaren bi aldeak kontuan hartzea: eskaera eta eskaintza.

    Proiektu guztiek nabarmentzen dute beharrezkoa dela ekuazioaren bi aldeak kontuan hartuta jardutea arrakasta-aukera benetakoa izan dadin. WEED eta OPENCities proiektuek emandako adibideetan ikusten da askotan lan-merkatutik baztertzen diren taldeei aukerak ematen dizkietela enpresa handiek, gizarte-ekimenek eta unibertsitateek.

  5. Etorkizuneko aukerak identifikatzeko ikuspegi holistikoa garatzea.

    Urban N.O.S.E. eta WEED proiektuek argudiatzen dute hiriak gizarte- eta ingurumen-beharren ikuspegi holistikoa izan behar duela, bai eta bere zerbitzuena ere; izan ere, zerbitzu horiek, zenbait egoeratan, bertako biztanleentzako jarduera ekonomiko eta lanbide berrien iturri izan daitezke. Gaur egungo krisi-egoeran ekonomia publiko, sozial eta pribatuko eragileei tokiko beharrak asetzeko zerbitzuak eta bertako biztanleek eskatutako lanbideak eskaintzeko aukera emango dien negozio-ereduak aztertzea da, oraindik ere, erronka.

Beste iritzi-artikulu bat, Latinoamerikakoa, hau da: “Efectos del cambio climático sobre la pobreza urbana” Kanpoko esteka.

Eraikalen energia-pobreziari Kanpoko esteka buruz zenbait berri jaso dira.

Iturria: Ecosistemaurbano Kanpoko esteka, 2012/05/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Hausnarketak and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *