6.200 tonako eraikin bat mugitzeko proiektua

Maiatzaren 22an, asteartea, orain dela 123 urte Züricheko gune industrialean eraikitako eraikin historiko bat oso-osorik mugitu zuten, zegoen tokitik 60 metro mendebaldera.

Eraikinetik hurbil pasatzen den trenbidea zabaltzeko proiektu bati zor zaio hori. Oerlikon makinen fabrika zaharraren 1889ko adreiluzko eraikin bati eragiten zion proiektuak. Oerlikon aitzindaria izan zen Zürichen makineria, armak eta tren-makina elektrikoak fabrikatzen.

ABB da eraikinaren jabea 2010etik, eta hura eraisteko asmoa zuen hasieran. Eraikina tokiz aldatzeko proiektua Züricheko biztanleek hala eskatuta sortu zen, ezinbestekotzat jotzen baitute eskualdeko kulturarako. Hori ikustean, eraikina erosi eta Suitzako Trenbide Federalekin batera ondorio batera iristea erabaki zuen Suitzako gobernuak. Ondorio hori izan zen eraikina 60 metro mendebaldera mugitzea.

Eraikina tokiz aldatzeko proiektuak 10 hilabete iraun du. Teknikoki honela egin da: sotoko paretak altzairuzko pilareekin ordezkatu ziren, eta altzairuzko pilare horien azpian hormigoizko zimendu bat jarri zen. Azkenik, errail batzuk egin ziren, eraikina haien gainean mugitzeko. Eraikina mugitzeko, horretarako ahalmena zuten prentsa hidraulikoak erabili ziren.

Bideo honetan, proiektuaren nondik norakoak azaltzen dira:

Eraikina mugitzeko aurrekontua 13 milioi dolar izan da.

Eragiketa maiatzaren 22an hasi zen, 11etan. Prentsa hidraulikoek orduko 4 metro mugitu dute eraikina. Eraikina maiatzaren 23an iritsi zen kokaleku berrira, 16:03an.

Iturria: Blog Diego Muñoz Díez Kanpoko esteka, 2012/05/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *