Kristalak automatikoki garbitzeko robot bati esker, leihateak eta beirateak bakarrik garbitzen dira

Windoro, kristalak garbitzeko robota, kristalak automatikoki garbitzeko irtenbidea da. Kristalak bakarrik garbitzeko aukera ematen duen lehen robota da; horretarako, nahikoa da garbitu beharreko azaleraren gainean jartzea eta programatzea. Windorok garbiketaren zerbitzura jartzen du goi-teknologia, leiho- eta beirate-mota guztietarako egokia den garbiketa-sistema automatikoaren bidez.

Kristalak garbitzen dituen lehen robota da Windoro. Ezin hobea da leihoak, beirate handiak, saltokietako erakusleihoak, bulegoak eta abar automatikoki garbitzeko. Ezin hobea da, halaber, bai garbiketako profesionalentzat, bai beirate handiak dituzten etxebizitza partikularretarako; izan ere, eroso eta eraginkor garbitzeko balio du, eta, gainera, leiho eta beirate garaietan ez da eskailerarik erabili beharrik.

Windorok bi modulu ditu: bata barrukoa eta bestea kanpokoa; bi zatiak leihoaren alde banatan jartzen dira, bikain egokitzen dira, eta iman iraunkorren bidez eusten diote elkarri. Barruko modulua nabigazio-unitatea da, eta leihoan zehar mugitzen da, kanpoko moduluak mikrozuntzezko kuxin batzuekin leihoa garbitzen duen bitartean.

Robotak 5 kg soilik pisatzen du, eta, leihoan jarritakoan, botoi bati sakatu besterik ez da egin behar. 90 minutu inguruko autonomia du. Kristala garbitutakoan, abiapuntura itzultzen da robota, handik kentzeko. Urrutiko aginte bat ere badu, garbitu beharreko gainazalean jarritakoan hura kontrolatzeko.

Garbiketan, beira garbitzeko detergentea eta mikrozuntzezko kuxin batzuk erabiltzen ditu. Kuxinak, desmuntagarriak izanik, garbitu egin daitezke, berriro erabiltzeko, baita ordezkatu ere, higatutakoan. Leihoen ertzak garbitzeko ertz-kuxin batzuk ere baditu.

Windororen funtzionamendu-sistemak garbiketaren zerbitzura jartzen du goi-teknologia. Baditu distantzia neurtzeko sentsoreak, oztopoak hautemateko detektagailu bat eta zenbait garbiketa-intentsitate (zikintasunaren araberakoak). Windoro PIROk garatu du (Pohang Institute of Intelligent Robotics), Pohangeko Robotika Adimenduneko Institutuak (Hego Korea), eta Espainian Ilagak Kanpoko esteka bakarrik banatzen du (lorazaintzako eta, orain, robotikako enpresa bat da).

Erantsitako bideoan, robota nola dabilen ikus daiteke.

Iturria: Construmatic Kanpoko esteka, 2012/06/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *