Materialen erabileraren murrizketa

Stuttgarteko Unibertsitateko Egitura Arinen eta Diseinu Kontzeptualaren Institutuak (ILEK) eta unibertsitate bereko Sistemen Dinamikaren Institutuak (ISYS), Bosch Rexrothekin lankidetzan, eskala handira egokitu daitekeen egitura bat landu dute: zurezko euskarri bat eraiki dute, orain arte posibletzat jotzen zen edozer zenbatespen baino askoz ere finagoa. Lau zentimetro lodi besterik ez da, eta 100 metro karratuko azalera bat hartzen du.

Eraikuntza Stuttgarteko Unibertsitatearen Vaihingeneko campusean dago. Estalkia hain fina izatea, egitura moldagarri edo moldaketa-egitura bat erabiltzeari zor zaio. Orain arte, gehienezko tentsio zehatz baterako diseinatu izan dira beti eraikuntzak, baina tentsio hori oso bakan agertzen da, eta oso aldi labur batez soilik. Hala, gaur egun erabiltzen diren eraikuntza materialen parte handi batek karga bakan horietarako balio du, eta oso gutxitan erabiltzen dira eraginkortasunez. Garatutako eraikuntza ultraarinaren helburua izan da materialetan nabarmen aurreztea eta karga dinamikoekiko erreakzio hobea lortzea egituran eragin aktiboa izanez. Manipulazio hori unitate hidraulikoen bidez eragiten da: unitate horiek azalaren euskarrietan oinarritzen dira, eta mugimenduak eta tentsioak eragiten dituzte haizeak, elurrak edo beste kargaren batek eragindako deformazio eta tentsioak tokian-tokian konpentsatzeko.

Zurezko azala lau punturen gainean muntatua dago. Lau euskarrietatik hiru banan-banan mugi daiteke zilindro hidraulikoen bidez, eta espazioan libreki koka daitezke. Sentsore batzuek euste-egituraren hainbat puntutako karga-egoera neurtzen dute.

Ohiko egitura pasiboen aldean, nabarmen murrizten da azala eraikitzeko behar den materiala. Kargen oreka Rexroth kontrol baten bidez egiten da, zeina berariaz diseinatu baitzen unitate hidraulikoetarako. Kontrolaren egiteko nagusia egituraren kontrol hidraulikoa geruzaka egiteko zeregin konplexuak gauzatzean datza. Hala, euste-egiturak kargaren egoera-aldaketa bati milisegundo gutxi batzuen buruan erantzun diezaioke.

Iturria: Teoría de la Construcción Kanpoko esteka, 2012/06/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *