Panel transpiragarriak (eguzki-arkitektura pasiboa)

Doris Kim Sung, arkitektoa eta Hego Kaliforniako Unibertsitateko (USC) irakasle elkartua, panel adimendun baten prototipoa Kanpoko esteka lantzen ari da, eta panel hori punta-puntakoa da energia-kontsumoa ia zero duten etxeetarako (net-zero energy).

Eraikin adimendun gehienetan, arnasa hartzen uzten duten azalek Kanpoko esteka, beren funtzioa betetzeko, indar mekaniko bat behar dute (izan motor elektriko baten bidez, izan giza esku-hartzearen bidez).

Sungen panelek termobimetalak erabiltzen dituzte (TBM); alegia, manganeso eta nikelezko laminazio bat, termostatoetan maiz erabiltzen dena. Bi metalek dilatazio termikoko koefiziente desberdina dute; beraz panel laminatuak deformatu egiten dira, tenperatura aldatu ahala. Alegia, panel termobimetalek inolako energiarik gabe erreakziona dezakete, beren propietateen eta ingurune-tenperaturaren eraginez. Panelak ireki eta itxi egiten dira, eta, hala, argia eta beroa kontrolatzen dituzte, inork ezer esan beharrik gabe.

Hasieran, material hori aplikazio komertzialetarako erabiltzea bururatu zitzaion Sungi, baina etxebizitzetako sistema pasiboetarako egokiagoa iruditu zitzaion arkitektoari. Eragozpen handi bat dute, ordea: termobimetalak erabiltzea garestia da; 100 $ balio du 4 x 8ko orri batek.

Iturria: Ison 21 Kanpoko esteka, 2012/06/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak, Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *