BSB (Broad Sustainable Buildings) txinatar konpainia prest dago munduko eraikuntzarik altuena 90 egunean eraikitzeko, aurrez fabrikatutako eraikuntza-sistema baten bidez

Bi urte behar izan ziren munduko eraikinik altuena, Burj Khalifa (828 m), eraikitzeko.

Arkitektura-balentria hori sinesgarriagoa egiteko, kontuan izan behar da BSB (Broad Sustainable Buildings) eraikuntza-enpresak 30 solairuko hotel bat 360 orduan (15 egun) eraiki zuela 2011 amaieran Kanpoko esteka, aurrez fabrikatutako eraikuntza-sistema bat erabiliz. Egungo muga apurtzeko prest daude Sky City One dorrearekin. 838 metroko dorre izugarria da (220 solairu ditu), eta ez da Dubaikoa bezain lerdena izango. Aurtengo azaroan eraikitzen hasteko asmoa dago, eta 2013ko urtarrilean amaitu. Hunan probintziako hiriburuan, Changsha-n, eraikiko da dorrea.

BSBren sistema Sky City One-ri egokituko zaiola uste da. Etxe orratz osoaren % 95 tailer batean eraikiko da, eta, gero, dagokion tokian muntatuko dira pieza guztiak aipaturiko epe labur horretan. Hala, munduko eraikin aurrefabrikaturik handiena izango da, eta, gainera, ezaugarri jasangarri garrantzitsuak izango ditu: lau geruzako beira, 15 cm-ko isolamendu termikoa fatxadan, eta, gainera, halako ezaugarriak dituen dorre arrunt bat eraikitzeko behar den energiaren bosten bat erabiliko da.

Antza denez, BSBk dagoeneko sinatu du hitzarmen bat Changsha-ko agintariekin, baina gobernu zentralak oraindik ez du onartu proiektua. Dorrea eraikitzen bada, 100.000 pertsona baino gehiago biziko lirateke bertan.

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/06/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *