Dokumentuaren jatorrizko titulua: “Driving Transformation to Energy Efficient Buildings: Policies and Actions, 2nd Edition”.
Institute for Building Efficiency de Johnson Controls, Business Council for Sustainable Energy, Centre for Clean Air Policy, U.S. Green Building Council eta World Green Building Council erakundeek egin dute dokumentua.
Argitaraldi berri hau eraikinen eraginkortasunaren politika ebaluatzeko tresna bat da. Politikaren lehentasunak ebaluatzeko erabakia hartzen dutenentzako esparru sinple bat eskaintzen du, interesa duten alde nagusien arteko elkarrizketaren eta haien iritzien bidez. Argitaraldi honetan, eduki berriak gehitu dira sektore pribatuan eraikinen eraginkortasunean inbertitzearen aldekoak diren merkatu-kondizioak sortzen dituzten lehentasun politikoei buruz. Eduki berriaren helburua da sektore pribatuko dirua, teknologia eta zerbitzuak aprobetxatu nahi dituzten politikariei laguntzea, eraginkortasunaren merkatua hedatzeko.
Eraikalen, finantzaketa-tresnei buruzko eta energia-eraginkortasunari eta aurrezteari buruzko proiektuen finantzaketari buruzko
dokumentu ugari jaso dira.
Johnson Controls-en Institute for Building Efficiencyren beste azterlan bat ere jaso da Eraikalen: Munduko eraginkortasun energetikoari buruzko bosgarren azterketa .
Dokumentua berriaren iturrian eskura daiteke.
Iturria: Build up , 2012/06/18