Redformas.com, eraikuntza-profesionalen eta obra txikien zein handien kontratisten arteko harremana errazteko plataforma digitala

Redformas.com Kanpoko esteka atariaren lau sustatzaileek eraikuntzaren hainbat alorretan duten eskarmentu handiari esker, egon daitekeen eskaeraren ikuspegi orokorra eskaini zezaketen arren, taldean beharrezko ezagutza digitala integratu behar izan dute dagoeneko merkatuan dauden proposamenekin lehiatzeko eta haiek berritzeko modukoa den proposamena osatzeko eta kokatzeko.

Antzeko ezaugarriak dituzten beste atari batzuekiko duen alderik nabarmenena da negozioa errentagarri egiteko duten modua. Ez da ordaintzen alta emateagatik, ez dago kuotarik ezta egindako obraren araberako komisiorik ere; horren ordez, tresnaren erabileraren arabera ordaintzen da. Profesionalek eta enpresek alta ematean zer nolako zerbitzuak ematen dituzten zehazten dute (ingeniaritza, diseinua edo delineatzea) eta zein eremu geografikotan jarduten duten. Bezeroek berdina egiten dute, eta zer nolako obra egiteko beharra duten azaltzen dute. Edozein motako obra egiteko aurrekontua eska daiteke, berdin dio barbakoa bat edo etxebizitza bat den eraiki beharrekoa. Menu zabalgarrietan xehetasunak aukeratzen dira, eta berritu beharreko instalazioaren uneko egoeraren argazkiak gehitu daitezke. Ondoren, zerbitzu-profil horretan dauden profesionalek eskaintza baten oharra jaso, eta, une horretan, ordaindu egiten dute obra horrengatik eskaintza bat egiteko aukera izateko.

Negozio-plana azaroan diseinatu eta zerbitzua duela hilabete gutxi martxan jarri bazen ere, Juan Alba-k, arlo komertzialaren eta marketinaren arduradunak, onartu du bezero eta hornitzaileen harrera erritmo onean doala. Izan ere, balantzaren bi aldeetan masa kritikoa izateak bermatzen du lan-karga izatea eta obra-eskatzaileentzat eskaintza onak izatea.

Gaur egun, ordenagailuen bidez sar daiteke atarira, baina smartphoneetarako aplikazioa amaitzen ari dira. Azken horren bidez, bidalitako proposamenei berehala erantzuteko gai izango dira profesionalak.

Eraikalen, etxebizitzen erreformen aurrekontu-eskaerak egiteko zenbait web (osagarria) Kanpoko esteka jaso dira. Besteak beste: Tenders.es, 11870, Presupuestón, Tumanitas-com, Taller del trabajo eta Reformam.

Iturria: Valencia Plaza Kanpoko esteka, 2012/06/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzuak (web) and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *