Txileko eraikin publikoetako energia-kudeaketari, diseinu pasiboari eta energia-eraginkortasunari buruzko eskuliburuak

Txileko Eraikuntza Institutuak Kanpoko esteka bere webgunean eskuragarri jarri ditu Evaluación de Estrategias de Diseño Constructivo y de Estándares de Calidad Ambiental y Uso de Energía en Edificaciones Públicas, Mediante Monitorización de Edificios Construidos izeneko proiektuaren emaitza gisa sortutako dokumentuak.

Berrikusteko moduko hainbat dokumentu daude, baina bi dira nabarmentzekoak: “Energiaren Kudeaketa”ri eta “Diseinu Pasiboa eta Energia Eraginkortasuna”ri buruzkoak. Bi eskuliburuak eraikin publikoen testuinguruari dagozkien arren, ongi laburbiltzen dituzte azterketa egiteko ezagutu behar diren aurrekariak, eta, aldi berean, gai horiei buruz gehiago ikasteko aukera ematen dute, dokumentu didaktikoak baitira.

Azterketa Txilen egin da, eta, horregatik, tokiko erreferentzia eta aurrekari ugari daude. Herrialdeak duen aniztasun klimatikoa dela eta, dokumentuak irakurtzeko interesgarriak dira. Baina ezaugarri hori bera kontuan hartu behar da, dokumentu horietako informazioa beste eskuliburu batzuekin egiaztatu behar denean.

Eskuliburuak berriaren iturrian eskuratu daitezke (Scrib-en esteka) eta Txileren Eraikuntza Institutuan:

Iturria: e-construcción Kanpoko esteka, 2012/06/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *