Monthly Archives: agosto 2012

Ciudad2020 proiektua

Innprontaren  proiektua da CIUDAD2020 , eta hainbat arlotan eragin nahi du aurrerapena —energia-eraginkortasunean, etorkizuneko Interneten, gauzen Interneten, giza portaeran, ingurumen-jasangarritasunean, mugikortasunean eta garraioan—, etorkizuneko hiria jasangarri, adimentsu eta eraginkor diseinatu ahal izateko. Horregatik, hiri jasangarri eta eraginkorren paradigma berri bat asmatu, … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak | Tagged | Leave a comment

Build Up Skills Spain proiektua, (Trebetasunen garapen espainiarra)

Build Up Skills Spain  proiektua, Executive Agency for Competitiveness and Innovation , EACIk kudeatzen du, Europar Batzordeak finantzatzen du eta Intelligent Energy Europe (IEE) europar programaren barruan garatzen da. Eraikuntzaren Lan Fundazioa  da proiektuaren burua, eta bera osatzen duten hiru bazkideekin … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak | Tagged | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: Kualifikazio profesionalerako irizpideak – Liburu Zuria

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Criteria for Professional Qualification – White Paper. “Kualifikazio profesionalerako irizpideak” liburu zuriak tituludunek eta profesionalek haien trebakuntza akademikoan eta profesionalean, eta arkitekturan eta hiri-diseinuan lan egiten dutenean, izan beharko lituzketen diseinu jasangarriari buruzko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak … Continue reading

Posted in Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

Dokumentua: “Oinarrizko bizigarritasunaren manualistika unibertsalaren bila. Oso kostu txikiko osagai, zerbitzu eta instalazioen katalogoa”

Madrilgo UPMko Escuela Técnica Superior de Arquitecturako Oinarrizko Bizigarritasunari buruzko Kooperazio Institutuak egina. Lehen urratsak eman ditu lan honek epe luzean oinarrizko bizigarritasunaren arloan (OB) jarduteko manualistika oso eta unibertsal bat eskaintzeko saioan. Hainbat jatorri desberdinetako eta aplikazio-eremu sektorial askori … Continue reading

Posted in Dokumentuak | Tagged | Leave a comment

DITE 034 gida onartu dute, aukera ematen duena fatxada-estalduren kitei CE marka jartzeko

Europako Batzordeak DITE 034 Kits for external wall claddings (fatxada-estalduren kitak) gida onartu du, EOTA  European Organisation for Technical Approvals erakundeak egina. Gida horri esker, uztailaren 1etik aurrera, kit horientzako CE marka lortu ahal izango dute DITE Europako Egokitasun Teknikoko … Continue reading

Posted in Legegintza | Tagged , , , , | Leave a comment

Poliuretanoaren ingurumen-analisia eta analisi ekonomikoa, ia energia-kontsumorik gabeko eraikinetan

Azterketaren helburua izan da ia energia-kontsumorik ez duten eraikinek ingurumenaren eta ekonomiaren aldetik dituen ezaugarriei poliuretano isolatzaileak zenbateko ekarpena egiten dien kuantifikatzea eta bestelako isolatzaileen erabilerarekin alderatzea. Aditu gehienek onartzen dutenez, eraikuntza-produktuen jasangarritasuna unitate funtzionalen mailan soilik ebaluatu daiteke, hau … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged , , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: turistentzako eraikinetan energiaren erabilera jasangarria lortzeko gida

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Guide for Energy Sustainable in Tourists Accommodations Buildings Gida txiki baina osatu honek egun eskura dauden jarduera eta teknologien ikuspegi orokorra izaten laguntzen du, baita energiaren kudeaketa negozio horien jasangarritasuna hobetzeko aukera bihurtzen ere. Horiei esker, kostu … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , | Leave a comment

Valladolideko Unibertsitateko ingurumen-kalitateari eta jasangarritasunari buruzko gida praktikoa

Gida honen helburua da Valladolideko Unibertsitateko ingurumen-gaiak hobetzen lagundu dezaketen bideak eta gomendioak azaltzea, eta, aldi berean, unibertsitatean ingurumen-kultura eta -etika berria sortzea eta gizartean hedatzea. Erakunde handiek ahalegin eta baliabide ugari erabiltzen dituzte haien instalazio eta eraikuntzen ingurumen-kalitateari eusteko, … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , | Leave a comment

Nola amortizatzen dira makinak?

Victor Yepes-ek aurreko post batean —Eraikal blogera ekarri genuen—, eraikuntzan erabilitako makinak berritzeko irizpideak azaldu zituen. Oraingo honetan, amortizazioari buruzko zenbait oinarrizko kontzeptu gogorarazi ditu. Makinak amortizatzeak esan nahi du makinek izan duten balio-galera ekonomikoki zenbatestea. Amortizazioarekin lortu nahi den helburua … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged , | Leave a comment

Txostena: Energia-eraginkortasunari buruzko politikak Txinan: egoera-txostena

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Building Energy Efficiency Policies in China: Status Report . Eraikinen energia-eraginkortasunari buruz Txinako jardunbide egokienekin ikasitako lezioak jasotzen ditu txostenak. Nazioartean plazaratu den mota horretako lehen txostena da, eta Txinan eraikuntzan erabili diren energia-politiken azterketen laburpen osoa ematen … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak | Tagged | Leave a comment