Build Up Skills Spain proiektua, (Trebetasunen garapen espainiarra)

Build Up Skills Spain Kanpoko esteka proiektua, Executive Agency for Competitiveness and Innovation Kanpoko esteka, EACIk kudeatzen du, Europar Batzordeak finantzatzen du eta Intelligent Energy Europe (IEE) europar programaren barruan garatzen da.

Eraikuntzaren Lan Fundazioa Kanpoko esteka da proiektuaren burua, eta bera osatzen duten hiru bazkideekin batera —alegia, Sustapen Ministerioko Eraikuntzaren berrikuntzako eta Kalitateko Azpizuzendaritza Orokorrarekin, Hezkuntza Ministerioko Kualifikazioen Institutu Nazionalarekin eta Aidico Eraikuntzaren Institutu Teknologikoarekin batera— gauzatuko ditu proiektuan aurreikusi diren jarduerak.

Proiektua 18 hilabetez luzatzea aurreikusi da, eta, beraz, 2013ko apirilera arte egongo da abian.

Proiektuaren helburuak

Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak: a) bertatik bertara ezagutzea Espainiako eraikuntzaren sektorearen status quoa (hartara jarduera horretan kualifikatutako eskulana energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan trebatzeko beharrei erantzun egokia emateko); b) gai horiei buruz eztabaidatzeko plataforma nazionala garatzea, e-community gisakoa; c) arlo horretako kualifikazio profesionalei buruzko bide-orria definitzea, eta d) definitzen den bide-orria benetan betetzen lagunduko duen laguntza instituzional sendoa lortzea.

Europar Batasuneko herrialde bakoitzak antzeko proiektu bat duenez, proiektuaren zehar-fase batean truke-jarduerak aurreikusi dira; alegia, herrialde onuradun guztietako ordezkariekin nazioarteko bilera bat egitea, bertan jakintza eta esperientziak partekatzeko eta, finean, eremu honetan estrategia komun bat erabakitzeko.

Proiektuaren uneko egoera

Une hauetan, proiektua “status quoaren analisa” izeneko garatze-fasean dago, ikerketa bati ekin eta hari buruzko txosten bat erredaktatzea duena helburu. Txostenean gai hauek jorratuko dira:

  • Eraikuntzaren sektorea karakterizatzea: beste sektore batzuekiko harremanak, hornidura-katea, merkatuaren joerak eta aurreikuspenak, eragiten dioten aldaketa nagusiak, immigrazioa eta emigrazioa, ezkutuko ekonomia, profil profesionalak…
  • Politika nazionalak eta EU 2020 helburuak betetzearren hartu beharreko estrategiak, eraikinen energia-erabilera dela eta: energiaren beraren alorrean eta hezkuntza eta lanbide-heziketan.
  • Eraikuntzari eta energiari buruzko estatistikak: eraikuntzaren sektorea, eskulana eta erakinetako energia-kontsumoa eta energia berriztagarriak.
  • Eskura dagoen hezkuntzako eta lanbide-heziketako eskaintza: hezkuntzako eta lanbide-heziketako eskaintza nazionala (eraikuntza-lanetan, eraginkortasun energetikoan, energia berriztagarrietan, trebakuntza-ibilbideetan eta gai horri berari buruzko ikastaroetan langileak prestatzeko), betiere trebakuntza-sistema “ofizialean” eskaintzen ez direnak, eta EBk alor horretan laguntzen dituen estatu- nahiz eskualde-mailako ekimen esanguratsuak.
  • Gaurko egoeran eta hemendik 2020ra aurreikusi diren trebezia-beharretan hautemandako hutsuneak, kualifikazioari dagokionez: eskulanaren eboluzioa, trebetasun-beharrak, 2020ko helburu energetikoak betetzeko gorabidean diren trebetasun berrien identifikazioa eta azpisektore edo ogibide bakoitzean trebatu beharreko langile-kopurua (trebetasun-maila bakoitzeko), kualifikazio-beharrak eta segimendu-beharrak.
  • Oztopoak: eraikuntzako langileen kualifikazioarekin zerikusia duten oztopoak analizatzea

Berri honek Eraikalen ingelesez argitaratutako beste berri honekin lotura du: “Kualifikazio profesionalerako irizpideak – liburu zuria” Kanpoko esteka.

Iturria: Arquirehab Kanpoko esteka, 2012/07/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *