Dokumentua: “Oinarrizko bizigarritasunaren manualistika unibertsalaren bila. Oso kostu txikiko osagai, zerbitzu eta instalazioen katalogoa”

Madrilgo UPMko Escuela Técnica Superior de Arquitecturako Oinarrizko Bizigarritasunari buruzko Kooperazio Institutuak egina.

Lehen urratsak eman ditu lan honek epe luzean oinarrizko bizigarritasunaren arloan (OB) jarduteko manualistika oso eta unibertsal bat eskaintzeko saioan.

Hainbat jatorri desberdinetako eta aplikazio-eremu sektorial askori buruzko fitxa instrumentalez eginda dago lana, eta laguntza-tresna eraginkorra izatea nahi da, bai garapenerako kooperazio-proiektuak gauzatzen dituztenentzat, bai OBaren arloan, oro har, lan edo esku-hartze konkretuak egiten dituztenentzat.

Oso kostu txikiko osagai, zerbitzu eta instalazioen 223 fitxa biltzen ditu katalogoak, urbanizatzearekin, etxeen ekipamenduarekin eta low cost makina eta teknologiarekin lotuak. Urbanizatze-elementu gisa, esaterako, euste-hormak, bide-zoruak eta zoladurak jaso dira. Azpiegiturari dagokionez, berriz, ur-hornidura, saneamendua, energia, telekomunikazioak, argiztapena eta luminariak, hondakinen tratamendua, lorezaintza eta hiri-nekazaritza. Etxean erabiltzeko ekipamendua: sukalde eta labeak, jakien tratamendua eta kontserbazioa. Ekoizte-plantak, ekipo eta makinak, aurrez fabrikatutakoak.

Autoreen estrategiaren bidea da probako aurkibidea eskaintzea, nahiz eta oraindik osatugabea dela jakin, aintzat izanik azken helburua dela manualistikak finean estali beharko lukeen unibertso osoa eskaintzea, benetan bukatutzat joko bada.

UPMren Oinarrizko Bizigarritasunari buruzko UNESCO Katedraren (Cuhab-UPM) ICHaB – Instituto de Cooperación en Habitabilidad Básica Kanpoko esteka webgunean dago dokumentua eskura.

Iturria: Tectonica Blog Kanpoko esteka, 2012/07/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *