Hormek kapilaritatearen eraginez duten hezetasuna gailu baten bidez tratatzea

Zimenduetatik datorren hezetasuna da kapilaritatearen eraginez sortzen dena, ura behetik gorantz igotzen baita azaleko tentsioaren Kanpoko esteka eragin fisikoa dela eta.

Hori gertatzearen arrazoi nagusiak maila freatikoa, hormaren tratamendu, gauzatze eta mantentze desegokia eta hotz handiena egiten duen garaia dira.

Argazkian ikus daiteke kapilaritateak eragindako hezetasuna.

Oso erraz hautematen da, beheko solairuko hormen behealdean orban ilunak agertzen baitira eta pintura-geruza altxatu egiten baita.

Duela urte batzuk, hezetasuna aurkitzen zenean, horma zulatu, habetu, laginketak egin eta bestelako azterketak egin behar izaten ziren urak eragindako patologia horren arrazoia eta eragina jakiteko. Hesi fisiko edo kimikoak jarriz konpondu ohi zen arazoa. Ondoren, bestelako irtenbide batzuk ere agertu ziren: gelak, paramentuari aplikatutako injekzioak, zimenduberritzeko sistemak…

Harrigarria badirudi ere, orain, horman ia obrarik egin gabe “osatu” daiteke eraikinaren patologia hori. 20 x 20 cm eskas dituen def 101 Kanpoko esteka izeneko italiar gailu txiki bati esker lor daiteke hori. Gailuak uraren polaritatea aldatu egiten du, eta, hala, urak ez du gorantz egiten.

Oraingoz, ez da merkea (6.000 € inguru), baina 10 urte inguruko zerbitzu-denbora du.

Gogoratu behar da mantentze-lan eraginkorra eta aireztapen ona eta erregularra direla, oraindik orain, tratamendurik onena. Arazoa ahalik eta azkarren detektatu eta tratatuz gero saihestuko da kostu ekonomiko handiko tratamendua egitea.

Iturria: Alex Infante Kanpoko esteka, 2012/07/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *