Nola amortizatzen dira makinak?

Victor Yepes-ek aurreko post batean Kanpoko estekaEraikal blogera ekarri genuen—, eraikuntzan erabilitako makinak berritzeko irizpideak azaldu zituen. Oraingo honetan, amortizazioari buruzko zenbait oinarrizko kontzeptu gogorarazi ditu.

Makinak amortizatzeak esan nahi du makinek izan duten balio-galera ekonomikoki zenbatestea. Amortizazioarekin lortu nahi den helburua hainbat modutan azaldu daiteke:

  • Makina berritzeko funts bat sortzea.
  • Enpresaren ondare-balioaren jaitsiera kontabilitatean islatzea.
  • Makinen kostua ekoizpenean banatzea.
  • Hainbat urtetan makinak erosteko erabili den dirua berreskuratzea.

Hala ere, zenbait faktoreren eraginez, hala nola inflazioa edo aurrerapen teknikoa, desberdintasunak sortzen dira sortutako funtsaren eta erosketa-balioaren artean. Gainera, fiskoak ez du onartzen ordezkatzeko funts osagarriak gastu gisa hartzea. Hori dela eta, sarri, makinaren hondar-balioa amortizazioari gehitzen zaio makina berria erosteko.

Gai horretan sakontzeko, berriaren iturrian gai horren inguruko Polimedia bideo bat du atxikita post honek.

Víctor Yepes sarritan aipatu da Eraikalen Kanpoko esteka, eraikuntza-sektoreari egokitutako prestakuntza-postak baitira.

Iturria: Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Victor Yepesen bloga Kanpoko esteka, 2012/07/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *